Errigoitiko Idibaltzagako Santa Maria parrokiaren kondaira
Hizlaria(k):
Iturri Arrien, Julita
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGT-008-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Julitaren aitaren aurretikoek esaten zuten. Errigoitiko parrokia lehenengotaz Errigoitiko Urian hasi ei ziren egiten, eta Errigoitiko Urian egunez egiten zuten “obrie” (eraikuntza lana), gauez Elizaldeko mendiaren gainean agertzen zen. Hori gertatzen zen beti. Eta esan zuten:” Jagon ein bidu (egin behar dugu) gauez hau nok eran (nork eramaten duen) edo zer pasetan (gertatzen) dan (den)”. Eta han jagoten parau (jarri) zen bat gauez. Eta han jagoten zegoela, idiekin eramaten ei zuen obra hori (eraikuntza lan hori) baten batek. Eta idiekin joan zenak esan zuen: “Aida, idi baltza eta zuridxe, hor zelatetan dagoenari galdu dakidxola begidxe!” Eta han zelatan egon zenari begia galdu zitzaion. Bere aurretikoek hori esaten zutela kontatzen zuen Errigoitiko Urikoa zen Julitaren aitak.
- Proiektua: Fondo partikularrak
- Elkarrizketatzailea(k): Yolanda Elorriaga Iturri
- Data:
- Iraupena: 0:00:58
- Erref: EGT-008/004
- Kodifikatzailea: Yolanda Elorriaga Iturri
- Emalea: Yolanda Elorriaga Iturri
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Eraikuntza erlijiosoak , Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » Ipuinak, mitoak eta istorioak
Transkripzioa
Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu
nahi al duzu?
Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!






Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!