Errigoiti (Bizkaia)

Errigoitiko Gorputz Santuaren kondaira edo istorioa

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGT-008-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Julitaren aitak esaten zuen bere aitak kontatzen ziela, Errigoitiko parrokia eraikitzen hasi zirenean, zimentuak ateratzen hasi zirenean, han urten (irten) zuela osorik gorputz batek, eta esan zutela: “hau gorputzau santue da” eta aparte utzi zutela mahai baten gainean, alboan, harik eta “obrie” (eraikuntza lana) amaitu arte. Gero, “obrie” (eraikuntza lana) egiten egon zirenean, teilaturaino heldu zirenean eta teilatua egiten egon zirenean, aita bati joan zitzaiola bere semea esne apur bat edo, ur apur bat edo eramaten eguerdi inguruan. Eta teilatuan zegoela, mutiltxua handik behera jausi egin zela. Eta aitak esan zuela: “Ene! Gorputz Santue, balidxo (balio) zakiguz (zakizkigu)!” Eta mutiltxuak behetik erantzun ziola: ”Aitte, nire txapela hor dau(dago)?” Eta ha (hura, mutiltxua), handik teilatuko alturatik jausita, hala bizirik irtetzea mirakulutzat hartu zutela. Eta ordurik gora Gorputz Santue beti kontserbatzen dela elizan santutzat.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu nahi al duzu?

Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia