Saseta batailoiko 7 gudari baserrian afaritan eta lotan, eta Bilbora ihesean osaba Bitturio fraidea eurekin eraman
Hizlaria(k):
Iturri Arrien, Julita
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGT-008-025 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Egun hartan euren baserrian gauez lo eurek geratuko zirela esan zieten gudariek. 7 gudari edo geratu ziren gauez. Euren izekoak ipini zizkien oheak eta afaria. Tartera zabal bi pernilez bete-beterik ipini zituen. Haiek jan! (gudariei buruz). Tenedorkada bakoitzean pernil zati bi jaten zituzten! Eurek (Julitak eta etxekoek) jateko gogorik ere ez! Zortzi egunetan kontuxu jan barik egoten ziren eurek! Jatekoa bai, euren izekoak oiloa hil, eta oiloa eta oiloa ipintzen beti, salda garbia esaten zaiona beti. Baina eurek jateko gogorik ez! Eta haiek (gudariek) jan zuten afaria!
Gauez inork atea joz gero, eurek badaezpada fusilarekin ate ostean jarri, eta atea ireki beharko zuela esan zioten Julitaren aitari. Eta esan eta egin, gau erdian atea jo. Aitak atea jo zutela esan, eta gudariek, fusilarekin ate ostean jarrita, atea lasai irekitzeko esan zioten. Atea jo zutenek pertsona baten izena esan zuten, ea han zegoen galdetuz. Gudariek ahotsean ezagutu zituzten euren lagunak. Nazionalek (Francoren partekoek) Sollubeko frontea apurtu zutela eta ihes egin behar zutela esaten zetozten. Etxeko osaba fraidea (Bitturio) baserrian arriskuan zegoela eta eurekin eramango zutela esan zuten. Eta eurekin eraman zuten. Igetargi (iretargi/ilargi) bako gaua izan zen, gau iluna, eta estratzatik behera eraman zuten Boliñara (Errigoitiko auzoa), dandarrez harririk harri. Gero osabeak esaten ei zuen halako gaurik inoiz ez duela pasatu, nondik doan ere ez, buelta-bueltaka kaminoraino eraman zutela. Eta gero Algortako komentura eraman ei zuten.
- Proiektua: Fondo partikularrak
- Elkarrizketatzailea(k): Yolanda Elorriaga Iturri
- Data:
- Iraupena: 0:02:39
- Erref: EGT-008/025
- Kodifikatzailea: Yolanda Elorriaga Iturri
- Emalea: Yolanda Elorriaga Iturri
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Borroka
Transkripzioa
Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu
nahi al duzu?
Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!






Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!