Errigoiti (Bizkaia)

Jaungoikoak miraria astoa herrentzea eta astelehen haretan izekoa Gernikako plazara ezin joatea!

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGT-008-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Euren ama ez zen inoiz joaten Gernikako plazara, ama etxean beharrean egoten zen, eta euren izekoa izaten zen beti bendejarekin plazara joaten zena, eta astoarekin joan behar izaten zen orduan. Urte guztiko astelehen bat inoiz ez zuen plazara faltatu (huts egin) izekoak, eta astelehen haretan astoa kojorik (herren) azertau (suertatu), eta ezin joan Gernikara. Goizerik hasi ziren hegazkinak bueltaka eta bueltaka, eta eurek pentsetan: “Zer dabile (darabile), ba, abioiek (hegazkinek)!”. Eguerdi ostean hirunen hirunen hasi ziren hegazkinak etortzen. Eurek soloan zeuden, aita idiekin areatzen eta ama eta Bittoriano seme zaharrena frantsesa ebagiten. Hegazkinak igarotzen zitzaizkien ingurutik, lantzean metraila zarata bat, eta gerotxoago Gernika parajean zeozer botatzen hasi ziren, bonbak ziren. Auzoko Santi ere soloan beharrean zegoen, eta hegazkinak “grasa” botatzen dabiltzala eta hareetatik babestu egin behar zuela esaten zion Julitaren aitari, bertan hilko zituztela eta (“Berton hilko gozak!! Ez haz erretiretan, Antonioo??”), Julitaren aita arriskuaz konturatzen ez zen bitartean (“zera eingoskue horreek!” esaten zuen). Hegazkinak etortzen zirenean, auzoko Santi bere soloaren barrenean zegoen zuloan sartzen zen tutuz behera, eta ama eta Bittoriano seme zaharrena euren soloko goiko karkaban ostu. Julita eta Zabaleko umeak etxean, soloan zeuden idien askaren barruan sartu ziren, etxea bonbardeatuta ere, hura lekurik seguruena zelakoan. Astoa Kojotzea (herrentzea) Jaungoikoak egin zuen miraria izan zela dio Julitak (“Jangoikoak milagroa astoa kojotie”), osterantzean (bestela), astelehenero lez euren izekoa Gernikako plazara joan balitz, bertan hilko zutelako, ze, arratsaldeko seiak arte edo, ez zen Gernikatik etxera etortzen. Gero iluntzean dena sua! Dena argitasuna Maiagan aldetik! Goi guztiak gorrituta! Zer pasatu (gertatu) den, eta Gernika erretan (erretzen) dagoela!
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu nahi al duzu?

Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia