Lapurrak eta Roman Baltz
Hizlaria(k):
Iturri Arrien, Julita
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGT-008-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Antzinako denboran baserritarrak Bitoriara (Gasteizera) joaten ziren ganadua erosten eta horrelakoak egiten. Dirua eraman behar izaten zuten, eta lapurrek utetan (irtetzen) ei zuten (transitiboa) lantzean baten bidean. Bakoitzak ahal den lekuan ostuta eramaten ei zuen dirua, lapurrek kendu ez egiteko moduan edo.
Egun baten Errigoitiko uriko erdi tratante egiten zuen Roman Baltz eta lagun talde bat Gasteizera joan zirenean, lapurrek urten (irten) ei zieten (transitiboa). Botatzeko dauzkaten guztiak esan, eta kendu ei zizkieten zeuzkatenak. Baina Roman Baltzek ez ei zuen dirurik euki, errekistatu (miatu) ei zuten, eta ez ei zuen dirurik euki. Eta antzinako lapurrek batari kendu eta besteari eman ere egiten ei zuten, eta Roman Baltzek pentsatu ei zuen besteei kendu zietena berari eman egingo ziotela, eta “ea ba, emon oin (orain) niri!” esan ei zuen erdi negarrez, eta lapurrek, “tu, chapuceroo!” esanda, jo eta kapela bota ei zioten. Eta kapelako biribilaren barruan diruak gordeta eraman ei zituen, antzinako marabediak edo, eta, “txintxirrin, txintxirrin, txintxirrin!”, kapela behera jausi zenean, diruek zarata egin ei zuten. Eta kendu diruak, eta jipoi bat emanda utzi ei zuten lapurrek Roman hori.
- Proiektua: Fondo partikularrak
- Elkarrizketatzailea(k): Yolanda Elorriaga Iturri
- Data:
- Iraupena: 0:01:27
- Erref: EGT-008/015
- Kodifikatzailea: Yolanda Elorriaga Iturri
- Emalea: Yolanda Elorriaga Iturri
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » Anekdotak, kontakizunak
Transkripzioa
Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu
nahi al duzu?
Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!






Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!