Julitaren amaren aittitte idiak salduta etxera eta lapurrak bidean
Hizlaria(k):
Iturri Arrien, Julita
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGT-008-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Julitaren amak eta, aitarik ez zeukatenez (ume-umetan hil zitzaien aita), aittitte (hildako aitaren aita, Juan Antonio Arrien) izaten zen ganaduen salerosketak egiten zituena. Idiak salduta, idiekin joan ei zen Bermeora, eta idiak kobratuta etorri ei zen Bermeotik, Busturitik eta gero Metxikatik oinez etxera. Eta Busturin, azkenengo tabernan sartu zenean, berak esan Errigoitira zetorrela eta tabernakoak esan ei zion ea ausartzen zen sasoi (ordu) haretan Errigoitira joaten, han (tabernan) egon ziren sujeto biak (susmagarriak) bidean bere zain egongo zirela eta. Baina berak derrigor joan behar zuela erantzun zion tabernariari, etxean errana (erraina, Ambrosia) ume txikiekin bakarrik zegoelako eta edozer pentsatuta estu pareko (jarriko) zelako. Tabernatik urten (irten), eta esan eta egin, bidean sujeto (gizon) biak berari begira (bere zain). Berak ikusi zituenean, tabernara itzuli, eta tabernakoari esan zion baietz, aipatu zituen gizon biak berari begira (bere zain) zeudela bidean. Tabernakoak ez joateko aholkua errepikatu zion, baina berak joan beharra derrigorra zuela errepikatu eta buruan zeraman kapela kendu eta poltsikoan gorde, makila eperdi-izterraren parean goitik behera prakaren barrutik sartu, eta tapa-tapa-tapa egin zuen aurrera. Eta bideko gizonok berari begira. Erdaraz egiten ei zuten gizonok: “Este no es, porque no lleva ni sombrero ni bastón” esan zuten. Hori entzun zuenean, uleak (ileak) ere gora adi parau (jarri) zitzaizkion. Orduantxe aurreratxoago abiatuz gero, ez zutela harrapatuko pentsatu zuen. Pauso gero eta arinagoz, apur bat distantzian utzi zituenean, belozidadeari (abiadurari) eman, eta bera harrapatzekorik ez zen egon gero! Gehiago bera ez ei zuten ikusi!
- Proiektua: Fondo partikularrak
- Elkarrizketatzailea(k): Yolanda Elorriaga Iturri
- Data:
- Iraupena: 0:01:55
- Erref: EGT-008/016
- Kodifikatzailea: Yolanda Elorriaga Iturri
- Emalea: Yolanda Elorriaga Iturri
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » Anekdotak, kontakizunak
Transkripzioa
Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu
nahi al duzu?
Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!






Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!