Errigoiti (Bizkaia)

Aita idi-probalari ibiltzea amari gustatu ez

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGT-008-018 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Zabaleko familiakoek deporte kontuak mundanotzat hartzen zituzten eta ez zitzaizkien horrenbeste gustatzen. Aitaren partekoak, Errigoitiko Uriko familiakoak, deportistagoak (kirolzaleagoak) eta liberalagoak ziren. Bai akordeoia eta bai deportea, idien probak eta horrelako gauzak gustatzen zitzaizkien. Julitaren aitak, Errigoitiko Uritik Zabalera ezkondu zenean, bere kirolzaletasuna aldean eraman zuen. Eta Zabalen idiak egon zirelez, idiak prestatzen hasi zen probetarako. Julitaren amari eta, ez zitzaien horrenbeste gustatzen. Julitaren amaren nebari (bat abadea, bestea fraidea izan zuen) ere ez zitzaizkion horrelakoak gustatzen, liberalegiak irizten zien. Baina ixilean baino ez bada ere, Julitaren aita, probetarako ametsan, idiak prestatzen egoten zen. Arto txaparrak topatu kamaran (ganbaran), handiak idietan gastatzea pena emanda, arto txapartxua topatu, eta haren lakoak lantzean otzaratxu bat kamaratik (ganbaratik) jaitsi eta idiei ematen zien, idiek probetarako indarra euki zezaten. Orduan idi-probetan idiek neurritik eramaten zuten pisua, eta idiak neurritik pasatuz gero, karga hartu behar izaten zuen harriaren gainean. Jan ondo, eta idiek gehiegizko neurria har ez zezaten, ugelezko (uhalezko) zinta bat ipintzen zien idiei gerritik, gerriko baten moduan, gero ez zezaten kargarik hartu, eta horrela eukiten zituen Julitaren aitak idiak kortan. Eta Julitaren amak, kortara joaten zenean: “Enei, gure gizonak dabilen (darabilen) patxadie, ididxek zelan dekozen (dauzkan)! Hori de (da) bizidxoa (bizioa), hori be (ere)! Berorrentzat berorren gustoa!” eta horrelakoak esaten zituen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu nahi al duzu?

Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia