Errigoiti (Bizkaia)

Goi Herriak Behe Herriari irabazi zionekoa: aitak bere anaia Leonekin idi-probetan lehenengo saria

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGT-008-019 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Proba ordua heldu zen. Julitaren aitak idi onak zeuzkala jakiten zuten Errigoitiko Urian. Errigoitiko Uriko aldea izaten zen Behe Herria, eta Metxika aldea (Zabale eta barne) Goi Herria. Metxikarrek ere bazekiten Julitaren aitaren idiei buruz, eta Julitaren aitaren Goi Herriko idiek Behe Herrikoei gehiago egitea gura izaten zuten. Baina Beheko Herrikoek ere, eurek gehiago egitea gura zutenez, non topatuko ote zuten Julitaren aitaren idiei gehiago egiteko idi-buztarri bat (bilatzen) ibili ziren, eta Gamizen edo, Mungian edo, topatu zituzten idi ontzat Zabalekoei gehiago egiteko idi baltzak. Aurreko egunetan idiekin ferratokira joan zenean, Julitaren aitari bere idiekin lehenengo saria irabaziko balu poztuko zirela eta halako faltsokeriak esan zizkieten beraiek topatu zituzten hari gehiago egiteko idi beltzak. Probara joan ziren eta Julitaren aitaren idiak itzelak ziren. Julitak ezagutu egin zituen. Bata izan zen zurizkina (zurizka) eta bestea gorrizkina (gorrizka). Orduan untzea, oraingo moduan prestatua ez, ezpabe (ezpabere) kanpo librean izaten zen, eta aldats behera egoten zen unekada baten, eta harri pikuak egoten ziren behean. Lehenengo aldatsa behera, eta gero aldatsa gora! Julita proba ikusten egon zen, eta euren idiek aldats goran ipini apatxak aurrean, buztanak luzatu eta zelan tiratu! Eta jendea animatzen: “ia (ea) ba, hori dok eta!”. Julitaren aita eta Lion(Leon) anaia bien artean ibili ziren karreteru. Julitaren aitak abarketa kordelak ere apurtu, eta ortozik! Eta jendeak esaten zuen: “ia ba, horreek ididxek badxakek indderra, baia atzetik be ididxek joazek, ididdxek beste indder dekienak joazek atzetik hor!” Julitaren aitaren idiek irabazi zuten proba, eta bolanderak eta bota zizkieten Metxikarrek. Gero kaminotik gora bolandera hotsean etorri ziren etxera, “biba, biba Goi Herridxe!!” oihu eta bolandera artean. Behe Herritarren azpijokoa, euren idiei gehiago egingo zieten idien bila ibilita, hor geratu zen. Julitaren aitak eta bere anaiak lehenengo saria ekarri zuten. Julitak hamaika urte edo zeuzkan orduan. Eta hori baino lehenago Gernikan ere idi-probetan lehenengo saria irabazitakoak ziren, baina Julitak ez zuen ezagutu, txikitxoa zelako. Saria bai, baina koparik eta ez zen egoten orduan.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu nahi al duzu?

Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia