Urretxu (Gipuzkoa)

Apustu gogoangarri batzuk

Apustu gogoangarri batzuk Ramonek jokatutako apustu onena gogoan du: 1953an jokatu zuten Azkoitian. Jende asko joan zen hura ikustera. Beste zenbait apustu kontatzen ditu.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan URR-026-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Ramonek jokatutako apustu onena gogoan du: 1953an jokatu zuten Azkoitian. Jende asko joan zen hura ikustera. Beste zenbait apustu kontatzen ditu.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ramon, zein da zuk gogoratzen dezun apusturik onena?
-Neuria? Azkoitin jokau gendun Txurrukak eta nik.
-Txurruka?
-Txurruka, bai. Motrikokoa zan. Haundiya gizona, ehun eta kilo, uno noventaytres alturia, ehun kilo ingurukoa, por ahí.
-Noiz jokatu zenduen?
-El año cincuenta y tres.
-Azkoitin bertan?
-Azkoitin. Kriston apustue jokau gendun, puf!, eta nei galtzea tokau hiru-lau golpegatio.
-Ze jokau zenduen edo ze apustu zan?
-Apustu fuertea, garai hartaako kategorikoa. Frontoia jendez bete ta kanpoan geau zan jendia. Nik jokau nun apustuik onena jokau nun Txikito de Arruizekin aizkoran eta korrika. Onena, esan nahi det hola famatuena. Bost milla laun, Tolosako plazea dana bete. Ta aizkoran lan gutxi zeon eta korrika "ocho kilometros", klaro. Ta aizkoran kendu nion denpoa puxkat baiño lan txikin asko kentzeik ez dao. Gero irabazi in zian. Korrika pasau nittun, larogei buelta eman behar, "ocho kilometros", eta larogei buelta eman behar eta "en la vuelta setenta y uno" pasau ta aurrea, ta oin egon hai hor!". Hua korrikaria zan ni aizkolaria bezela.
-Bi aziotara askotan jokatzen zenduen?
-Ez. Nik izan dean aizkena ta aurrena.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia