Ramon Yurrebaso Lizarralde
Urretxu (Gipuzkoa) (1927)
Biografia
1927an jaio zen Aitxu baserrian. Aita bizkaitarra zuen, Igorrekoa; eta ama, berriz, Zumarragako zentralekoa. Zortzi anai-arreba ziren sendian. Umetatik baserriko bizimodua bizi izan du; eta oso gaztea zela, morroi bidali zuten Agiñeta auzoko Urdanbieta baserrira. Bederatzi urte zituela, Agiñetatik kalera jaisten zen esne-saltzera. 11 urterekin etxera bueltatu zen, eta 10 hilabetez "hermano"etan ibili zen eskolan; baina gerora, atzera Agiñetako beste etxe batera joan zen morroi. Morroi egon zen baserri hartako Bautistak egurra txikitzen ikusi zuen Ramon, eta hark bultzatuta hasi zen aizkoran. Urrestillako Keixeta ospetsua izan zuen maisu, besteak beste. Hainbat apustu jokatutakoa da eta aizkolari handienekin plazaz plaza urte askoan ibili izan da.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
URR-026 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Aitziber Otegi |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute