Jan bako idiek indarrik ez
Hizlaria(k):
Iturri Arrien, Julita
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGT-008-021 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Errigoitiko Uriko osaba Lionek (Leonek, Julitaren aitaren anaiak) ere idiak eukiten zituen. Baina hareek etxe txikitxoa eta, pentsua erosi barik, etxeko artoagaz idiak, baina artoa eurek jateko behar izaten zuten hareek ere, eta arto gutxi!
San Bartolomeetan (Errigoitiko Uriko jaietan) idi-probak Urian eta, Julita eta han gonbidadu zeudela, “zer, eroango doguz ala ez?” esan zioten anaiek elkarri. Eta aittitte Felixek (anaien aitak) semeei: ”Bai, horreek ididxek eroango (eramango) dozuez (dituzue)! Horreek (idiei buruz) ule (ile) zaharra baino ez dekie (daukate)! Horreek (idiei buruz) zer eingo deuela (egingo dutela) pentsetan zue (duzue)! Honeek (semeei buruz) zelako amesetak (ametsak) dekiez (dauzkate)! Zer pentsetan deue (dabe/dute) honeek (semei buruz)!” Hala eta guztiz, osaba Lionek bere idiek zeozer egingo zutela uste zuen, ze idiak finak eta tiratzen zekitenak ziren, baina indarrik ez, janbakoarena. Azkenean anaia biek idiak eramatea erabaki, eta aittitte Felixek semeei:”Gizonak (semeei buruz) er(o)an be eittie horreek! Horreek ididxek (idiak) indderrik (indarrik) ez dekenak (ez daukatenak)! Jan bako ididxek plazara eroan be eittie, eroan be eittie!” Eta auzoko andre batek: “Ikusten zu (duzu) Felix Antzua (Antzuene bere baserriaren izena) zelan dauen (dagoen)? Baia (baina) deskido (deskuido) baten ididzek zeozer eitten badeue, horren erronkak ez dire(dira) ixengo (izango) makalak, ba!” Baina jan bakoak ez dauka indarrik eta idiek gutxi egin zuten. Semeek ixil-ixilik egon behar gero!
Idi-proba izan zen tartean kale bitartean egon zen probari begira aittitte Felix. Berak egiten zien zegoen lekutik idiei indar, “Eingo balekie!” pentsatzen zuen bitartean. Baina idiek, aittitte Felixek berak iragarritako moduan, ez zuten ezer egin. Finak bai, baina indarrik ez. “Ule zaharra baino ez dekie, eta ule zaharra baino ez dekon ganadue (eroan) plazara!” jarraitu zuen esaten gero aittitte Felixek.
- Proiektua: Fondo partikularrak
- Elkarrizketatzailea(k): Yolanda Elorriaga Iturri
- Data:
- Iraupena: 0:01:58
- Erref: EGT-008/021
- Kodifikatzailea: Yolanda Elorriaga Iturri
- Emalea: Yolanda Elorriaga Iturri
- Gaia(k): Aisia » Kirola » Herri-kirolak
Transkripzioa
Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu
nahi al duzu?
Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!






Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!