Guda Zibila baserriraino heldu
Hizlaria(k):
Iturri Arrien, Julita
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGT-008-023 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Apirilaren 26an Gernika bonbardeatu ostean hasi ziren soldaduak etortzen Gernikatik. Nazionalistek (gudariek) eta gorriek, errepublikaren partekoek, Gernika gainean, Maiaga mendian egin zuten frontea, eta nazionalek (Francoren partekoek), hurrengo mendian (Gainadan dio Julitak). Zortzi egunetan egon ziren frontearen ondoan eurek. Etxetik irten behar zutela esaten zieten, baina eurek, gauza guztiak etxean utzita, irtetzeko gogorik ez!
Osaba fraidea euki zuten orduan etxean, komentutik etorrita. Beldurrez, fraideak komentutik etxera bota zituzten. Eta osaba fraideak esan zuen etxean denak egoteaz ez zutela ondo egiten, ze etxea bonbardeatuz gero, denak bertan hilko zirela, eta baten batzuk bizirik irtetzeko hobe baten batzuk errefugiora joatea. Julita eta euren izekoa joan ziren goizean Uriko kobara pitxer bete esne hartuta. Koban zeudela etorri zitzaien gizon bat, Errigoitiko seme bat, abisu bat ematen, arratsaldeko bostetatik aurrera koban dagoena afusilatu egingo dutela. Eta kobatik irten egin behar! Euren pitxertxu esnea bota behera, eta badatoz Julita eta izekoa bidean gora, Mataldetik eta basoetatik gora etxera, eta dzii, dzii, dzii ,eta dzii!! Dana balie (bala)!! Hankie (hanka) ipini behar duten lekuan ere, ra!! Balie (bala) sartzen zitzaien!! Eta batek ere aparau ez eurek! Etxera heldu zirenean,… zelan heldu ziren! Euren izekoa ohearen gainean jausi zen zorabiatuta edo larrituta!
- Proiektua: Fondo partikularrak
- Elkarrizketatzailea(k): Yolanda Elorriaga Iturri
- Data:
- Iraupena: 0:03:02
- Erref: EGT-008/023
- Kodifikatzailea: Yolanda Elorriaga Iturri
- Emalea: Yolanda Elorriaga Iturri
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Borroka
Transkripzioa
Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu
nahi al duzu?
Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!






Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!