Pasaia (Gipuzkoa)

Frontera garbi joan eta zikin itzuli

Frontera garbi joan eta zikin itzuli <p>Gerra aurretik, aitak Antxoko moilan egiten zuten lan zamalanetan; gerran, Katalunian ibili zen frontean. Joxek baditu gerrako oroitzapenak: kanoiak eta soldaduak frontera garbi-garbi joaten ziren; eta etorri, ordea, zikin-zikin.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gerra aurretik, aitak Antxoko moilan egiten zuten lan zamalanetan; gerran, Katalunian ibili zen frontean. Joxek baditu gerrako oroitzapenak: kanoiak eta soldaduak frontera garbi-garbi joaten ziren; eta etorri, ordea, zikin-zikin.

Transkripzioa

- Ta aita gerra aurretik zertan zebillen lanian?
- Antxon moillan.
- Moillan?
- Moillan.
- Moillako lanetan karga ta deskarga ta?
- Hoixe bai. Barkuak deskargatzen ta barkuk kargatzen Antxoko mollan lana iten zun. Geo gerra bukatu zanian juan zan hara ta ospa ospa. Ta launak behar.
- Nun ibili zian frentia ta ze batailloi bakizu?
- Hemen e hemendik Pasaitik hasi zian barkua ta Terranova juaten zian, San Juan, Saint Pierre Miquelon ta hoita, paraje hoita. Terranova joaten zien.
- Baiña aitak lehorrian iten zun lana?
- Aita lehorrian baiño geo "ya" baporian, barran, makinan.
- Gerra garaian frentera, frentera jun zen?
- Bai, Kataluñan.
- Aita Kataluñan ibili zan frentian?
- Bai, morroiyakin, republikakin.
- Ta ze batailloi eo zer zan bakizu?
- Ez dakit ze batailloi zan, hoixe ez dakitela. Batailloia ta numeroa ez dakit.
- Nik bakit etortzen zienian mandua ta kañoia ta zikiñ-zikiñak etortzen zian. Berriz juaten zien denak brillante-brillante juaten zian. Relebo iten zian, batzuk etorri frentetikan ta bestiak juan iten zian.
- Kataluñan zeundetela hori?
- Bai, Kataluñan. Nik hori ezautu det.
- Zikin-zikin jun ta geo bueltan?
- Bai. Frentera, kañoiak denak brillante, denak garbi-garbiyak, mandua garbi-garbiya, dena txukun-txukun, taka-taka-taka. Baiño geo bueltan etortzen zienian, nekatua, jende nekatua, ziikiña ta bizarrakin. Ta gero hara, haruzkuan berriz denak garbi-garbiyak joaten zien.

Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia