Pasaia
Gipuzkoako ipar-ekialdean dagoen udalerria da eta Oarsoaldeko eskualdean kokaturik dago Errenteria, Lezo eta Oiartzunekin batera. Pasaia osatzen duten lau barrutiak badiaren edo gaur egungo portuaren ertzetan kokatzen dira: Donibane/San Juan, San Pedro, Antxo eta Trintxerpe. Portua da, aldi berean, barrutiok batzen eta zatitzen dituena. Portuaren ertzetaraino iristen dira, Pasaiarekin batera, inguruko beste udalerri batzuk; hala nola, Lezo, Errenteria eta Donostia. Donibane lau barrutietan zaharrena da eta bertan dago Pasaiako udaletxea. Lur-azalera handiena du, baina jende gutxien bertan bizi da. San Pedron arrantza-kaia dago, eta arrainarekin lan egiteko eta arraina izozteko egitura handiak eta modernoak ditu. Antxo XIX. mendean sortu zen, bertan hainbat azpiegitura egin zirenean; hala nola, Norteko trenbidea, Madril-Paris errepidea, topoa edota portuko merkataritza-kaia. Trintxerpe nabarmen hazi zen arrantza-industria garatu zen urteetan, eta lau barrutietatik jendetsuena da. Pasaiako arrantza eta merkataritza kaia Euskal Herriko hirugarren garrantzitsuena da, Bilboko portua eta Baionakoaren ondoren.
Hizlariak: 27;
Zintak: 45;
Pasarteak: 856;
Transkribatutakoak: 56;
Audioak: 0;
Bideoak: 856