Resu Aizkorreta Arruabarrena
Donibane auzoa; Pasaia (Gipuzkoa) (1931)
Biografia
Donibanen jaioa. Aita bertakoa zuen -itsasontzietako mekanikoa- eta ama Irungo Iparragirre baserrikoa. Bost senidetan hirugarrena zen Resu. 5 urte zituela gerra hasi zen, eta 13 hilabete egin zituzten kanpoan: Lekeition, Bilbon eta batez ere Frantzian, Saint-Étienne-n, Lyon ondoan. Biteri ikastetxean ikasi zuen, eta 12 urterekin familiako janari-dendan hasi zen lanean. Ondoren Estelako bulegoetan garbiketa lanetan aritu zen eta 25-31 urte bitartean Vitamex lantegian, arrain-olioa ontziratzen. Lantegia itxi zutenean, berriz, galtzerdiei puntua jasotzen hasi zen, aitak egin zion makina batekin. 38 urterekin Ignacio Laboa arrantzalearekin ezkondu zen, eta hiru seme-alaba izan zituzten. Ubera liburutegian egindako elkarrizketa.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
PAS-058 | 2021 | Sanjuandarren Oroimena | Idoia Etxeberria |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute