Pili Jaio Saez
Donibane auzoa; Pasaia (Gipuzkoa) (1921)
Biografia
Aita Bilbokoa zuen eta ama Herrerako baserri batekoa, Pasai Donibanera bizitzera joandakoak. Bertan jaio zen Pili, zortzi senidetan zazpigarrena (5ek egin zuten aurrera). Umea zela hil zitzaion aita. Familia abertzalekoa izaki, gerra aurrean Batzokian ibiltzen zen dantzan eta antzerkia egiten. Gerra sasoian, 16 urte zituela, ihesi joan ziren. Habana itsasontzian joan zen Erresuma Batura, anaia txikiarekin. Anaia zaharrena gudari ibili zen. Bueltatu eta gutxira Andaluzian egin zituzten lau urte, Puerto de Santa Marian, senitarteko bat preso zegoelako han. Gero, 1954an, Filipinetara joan zen, Manilara umezain. Bueltan, Tornillos Molinao enpresan egin zuen lan.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
PAS-050 | 2020 | Sanjuandarren Oroimena | Idoia Etxeberria |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute