Pedro Isasi Andikoetxea

Donibane; Pasaia (Gipuzkoa) (1940)

Biografia

Fruizen jaioa, guraso biak bertakoak zituen. Aita gerra garaian kanpoan ibili zen, eta bueltan etxea uzteko esan zieten; orduan -Pedrok 7 urte zituen- Bermeora joan ziren bizitzera, baserri zahar bat erosita. Zorpetuta geratu ziren. Zortzi senidetan seigarrena, ez zuen eskolara joateko aukerarik izan. 11 urterekin harrobi batean ibili zen lanean, baserria berritzeko harria ateratzeko. 12 urterekin morroi egon zen beste baserri batean eta 13 urterekin kontserba lantegi batean hasi zen lanean. 17 urterekin anai zaharrenak Pasai Donibanera eraman zuen berarekin: PYSBEn hasi zen lanean, alturako arrantzan, bakailaotan. 20 urtean ibili zen han, eta ondoren Oiartzungo Tajo kooperatiban, erretiroa hartu arte. Donibane bertako emakume batekin ezkondu zen (Larrabideko Ixiarrekin) eta bi seme-alaba izan zituzten. Ubera liburutegian egindako elkarrizketa. 

Zintak

KodeaDataProiektua
PAS-065 2023 Sanjuandarren Oroimena

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Umetatik harrobian lanean
2 Hamabi urterekin morroi
3 Oso pobreak ziren; jazteko ere ez zuten
4 Baserriko bizimodu gogorra eta tristea
5 Melokotoiak lapurtzen
6 Itsasoan ikasi zuen gaztelaniaz
7 Kontserba-fabrikan lanean hamahiru urterekin
8 Bermeoko Garavilla kontserba-fabrika
9 Baserria berrizten
10 Pysbe lantegiko langilea
11 Norvegian, Ternuan eta Labradorren arrantzan
12 Itsasontziak sua hartu zuenean I
13 Itsasontziak sua hartu zuenean II
14 Tajo kooperatiban urte askoz lanean
15 Aita itsasoan eta familia herrian
16 Pysbe lantegiaren otorduak
17 Oso denbora gutxi egiten zuen lehorrean
18 Bizitza guztian lanean
19 Arrantzalea izan eta igerian jakin ez
20 Ezkontza eta eztei-bidaia
21 Carrero Blanco hil zuten eguneko anekdota
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia