Beatriz Agirregomezkorta Zelaiaran
Donibane; Pasaia (Gipuzkoa) (1926-2022)
Biografia
Guraso biak mutrikuarrak zituen, lan kontuengatik Pasai Donibanera bizitzera joandakoak; aitak Andonaegi tailerrean egiten zuen lan, arotz moduan, eta amak bajurako itsasontzietako sareak konpontzen zituen. 9 senidetan laugarrena zen Beatriz, eta amona eta osaba bat ere beraiekin bizi ziren. Gerra garaian Beatrizek 10 urte zituen: lehenengo Getariara eta handik Mutrikura joan ziren ihesi, eta urtebete inguru egin zuten Donibanera itzuli gabe. Aita Ondarretan eta Gasteizen egon zen preso eta bitartean ama ospitalean izan zuten, gaixo. Beatriz hamaika lanetan ibilia da: ama zaintzeaz aparte, udako hilabetetan Miarritzera joaten zen umezain, PYSBEn ere ibili zen lanean eta baita bordatzen eta galtzerdiak konpontzen ere. Elkarrizketan ilobetako bat zegoen (ahizpa zaharrenaren alaba, Gema).
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
PAS-049 | 2020 | Sanjuandarren Oroimena | Idoia Etxeberria |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute