Patxi Sein Legorburu
Donibane auzoa; Pasaia (Gipuzkoa) (1921-2014)
Biografia
Pasai Donibaneko Bordaundi baserrian jaio zen, bederatzi anai-arrebatan seigarrena. Aita ere bertakoa zuen eta ama Lezokoa. Fraideetan ikasi zuen eta baserriko lanetan hasi zen mutil koxkorra zela. Donibaneko elizako kanpai-jolea izan zen gaztetan. Lau urteko soldaduska egin ostean Meipin hasi zen lanean, baporeek arraina deskargatzen zuten tokian arraina prestatzen. Urte gehien baporeak prestatzen eta zaintzen egin zuen lan: guardia egiten, mantentze-lanetan, itsasoratzeko prestatzen... 55 urterekin jubilatu zen arte. Pakita Etxarri sanjuandarrarekin ezkondu zen. Emazteak arrandegia izan zuen Donibane kalean bederatzi urtez, eta Patxik arrandegian ere egin zuen lan. Hiru seme izan zituzten eta bertako Donibane kalean bizi izan dira.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
PAS-004 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Edurne Zabala | ||
PAS-005 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Edurne Zabala | ||
PAS-006 | 2010 | Euskal Herriko txori eta animaliak | Asier Sarasua Aranberri - Edurne Zabala | ||
PAS-007 | 2010 | Euskal Herriko txori eta animaliak | Asier Sarasua Aranberri - Edurne Zabala | ||
PAS-032 | 2011 | Pasai Donibaneko Euskal Memoria | Idoia Etxeberria - Pasai Donibaneko Euskal Memoria | ||
PAS-033 | 2011 | Pasai Donibaneko Euskal Memoria | Idoia Etxeberria - Pasai Donibaneko Euskal Memoria |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute