Pasaia (Gipuzkoa)

'Pasaiako plazatik' bertsoa

'Pasaiako plazatik' bertsoa <p>'Pasaiako plazatik'en hainbat bertso abesten ditu.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

'Pasaiako plazatik'en hainbat bertso abesten ditu.

Transkripzioa

- Pasaiako plazatik, dator notiziya...

Pasaiako plazatik
dator notiziya:
zezen bat atera da
jeniyoz biziya;
kantatutzera nua
bertan ikusiya,
kontsolatzeko triste
daguen guztiya.

Santiago-eguna
Pasaian siñale,
allegatu ez danak
egin beza galde;
hasiyeran jendia
zezenaren alde,
azkenian etziran
arrimatu-zale.

Torillo-bazterreko
barrera tartian
zezen bat pasatu da
kolera batian;
plazatikan kanpuan
zeudenak pakian,
erdiyak purrukatu
ditu hanka-pian.

Batek txapela falta,
bestiak txaketa,
lurrian silipurdi
negarrez eta buelta;

- Bueno bukatu da!
- Earra, earra. Buruz dakizkizu!
- Bai, baiñon... bai baiñon hamalau bertso dia.
- Bai, asko dia.
- Baiño denak eztakizkit e!? Baiño pixkat badakit, pixkat badakizkit.
- Badakizu. Memoriyan dituzu.
- Bai, bai.
- Ondo, ondo. Oso ondo kantatzezu gaiñea e!

Egilea(k): Ainitze Oruesagasti (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia