Usurbil (Gipuzkoa)

San Juan suaren inguruko pikeak eta Kalexarren historia

San Juan suaren inguruko pikeak eta Kalexarren historia <p>Kalexar auzoaren historiari buruz hitz egiten du. San Juan sua izaten zenean, norgehiagoka egoten zen zein auzotan su handiagoa egingo. Adi egon behar izaten zuten sua zaintzen, beste auzokoek trikimailurik erabil ez zezaten. San Juan suaren inguruan kantatzen ziren koplak kantatzen ditu.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan USU-002-049 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Kalexar auzoaren historiari buruz hitz egiten du. San Juan sua izaten zenean, norgehiagoka egoten zen zein auzotan su handiagoa egingo. Adi egon behar izaten zuten sua zaintzen, beste auzokoek trikimailurik erabil ez zezaten. San Juan suaren inguruan kantatzen ziren koplak kantatzen ditu.

Transkripzioa

-San Juanetan-eta san Juan sua egiten zenuten?
-Bai. Ta gaiñea zelebria zan zergatikan ze beti izaten zan ze barriyok su haundiaua itten zun eta ordun gu izaten giñan Kalekuak, ta parian zeon bestaldian Kalexar, deitzen zaio. "Ciudad Belmonte". "Ciudad Belmonte"k bere historia badu zergatikan kalia zeon jauntxo baten eskutan, Atxegatarren eskutan zeon. Eta ordun Elizalde deitzen zitzaion. Eta hua independizatzeko in zuten erregiak, Enrique IV uste det zala, Trastamara batek eman ziyon titulo de villa "la ciudad Bemonte de Usurbil". "La ciudad Belmonte de Usurbil" izena zun. Eta oain guk beti Kalexar. Usurbillen zan leku bat "El robledal de París", antes que existiera París. Usurbillen zan hoi. Han juntatzen zien jauntxuak. Herriko zeak, jauntxua bat zan: Atxega, Atxegatarrak. Baiño herriko zarrak han juntatzen zian "en el robledal de París" erabakitasunak hartzea.
-Baiña hori noiz? Aspaldiko kontua, ezta?
-Bai. "In illo tempore". Eta ordun Kalexartarrekin itten gendun guk beti konpetentziya.
-Sua?
-Bai. Ta han bazan kontraiyo goorra, Bixentiko deitzen zan, oandik bizi da gizajua. Bastante elbarriya egon bihar du. Eta ordun zan, surik haundiña zeiñek itten zun. Baiña hoi ez zan txarrena, Kalexartarrak etorri errekatik barrena ta igual guri su ematen ziuten garaiya baiño lehen.
-[...]
-Bai ba. Ta guardiyan egon bihar zan. Ezta muittu're suan ondon [...] zea, egur pillatatik eta. Ezta muittu're. Ta geo aber suik haundiña zenek itten zun. Ta...
1
Dioste salbe, ongi etorri
gabon jainkuak diyela,
legiarekin kunpli dezagun
aita san Juanen bezpera.
2
Han goien goien langetan
eperra dago kantetan,
Kalexarreko nagusi jaunak
kaka egin du galtzetan.

-Kalexarrekueri. Haik gugatikan. Ta hola aitzen giñan. "Arkakuxua dirudi" ta. Ja-ja.
-Eta hori ze kantatzen zan, suan inguruan?
-Suan inguruan, suan inguruan. Gaztiak aitzeko modun.
-Orduan gertu su bat...
-Bueno.
-Aitzeko moduan bazegon.
-"En linea recta" zenbat, hirurehun bat metro?, laurehun? Aitzen zuen, bai, aitzen zuen. Biharko. Biharko.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia