Pasaia (Gipuzkoa)

Karga gehiegi eramateagatik baporeak hondoa jo zuenekoa

Karga gehiegi eramateagatik baporeak hondoa jo zuenekoa <p>Baporeek sirenak izaten zituzten, eguraldi txarra zenean elkar ez jotzeko. Bapore batean, behin, arrain gehiegi sartu zuten eta baporea hondora joan zen, karga ezin izan zuelako aguantatu.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan PAS-004-046 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Baporeek sirenak izaten zituzten, eguraldi txarra zenean elkar ez jotzeko. Bapore batean, behin, arrain gehiegi sartu zuten eta baporea hondora joan zen, karga ezin izan zuelako aguantatu.

Transkripzioa

- Ta izaten zituzten sirenak eo baporiak ordun sirenak?
- Sirenak? Bai, espezialak'e bai. Han, itsasuan alkarrekin ibiltzen zian ta askotan baporiak txistuka. Igual laiñua betia itsasua, ta txistuka baporiak, alkarrei txistuka.
- Baezpare?
- Baezpare. Jo gabe alkar, txoke in gabe ta. Sariakin arpilla sartu gabe ta. Buenooo!, txistuka ta asko e.
- Ta ordun ekaitzak ere izango zian?
- Ekaitzak? Bai galantak ekaitzak izaten zituzten. Uuuu! Baporiak ia galduak, galdu're bai [...] ta hua hondoa jun zan. Baiño hua ekaitzakin ez, arraiya gehiegi sartu baporian barrenen, bodegan asko iduki, ta geo larogei tonelada eo ez dakit zenbat hartu zuela sarian. Dena sartu batian ta baporia ipurdiz gora hondoa.
- Karga gehiegi?
- Karga gehiegikin, aguantatu ezin. [...] pixkanaka sartu, polliki, bost tonelada, lau tonelada; pixkanaka sartu, iriki, jarri bere tokiyan, ta ez zan hondoa jungo.

Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia