Karmele Sistiaga Toledo
Donibane; Pasaia (Gipuzkoa) (1954)
Biografia
Hiru senidetan zaharrena, ama Hondarribiakoa zuen eta aita Donibaneko Bordaundi baserrikoa (biak daude elkarrizketatuta Ahotsak-en). Eskola publikoan ibili zen umetan, eta Batxilergoa Anunciata moja eskolan hasi bazuen ere, beka bati esker Zaragozan amaitu zuen. Ondoren, Donostian Turismo ikasketak egiten ari zela, Donibaneko ikastolan hasi zen lanean, bertan irakasle beharra zutelako. Andereño ibili da erretiroa hartu arte: lehenengo Donibaneko ikastolan eta ondoren Pasaia-Lezo lizeoan. Magisteritza titulua atera zuen. Badiako ikastola txikien historia jasotzeko elkarrizketatu genuen.
Zintak
| # | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
|---|---|---|---|---|---|
| PAS-077 | 2025 | Badiako ikastola txikiak | Idoia Etxeberria |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute





