Rosa Sistiaga Iparragirre
Donibane; Pasaia (Gipuzkoa) (1950)
Biografia
Bonantza auzoan jaioa, guraso biak Donibanekoak zituen. Aita itsasontzi mekanikoa zen, eta itsas inspektore moduan egin zuen lan hainbat urtean. Sei senidetan bigarrena zen Rosa. Amona eta izeba ere beraiekin bizi ziren. Eskola publikoan ibili zen Rosa, 14 urtera arte, eta gero administrari ikasketak egin zituen Antxon. Alabaina, ez zuen horretan lana egiteko aukerarik izan, etxean bere beharra zutelako. Migel Alkarazekin ezkondu zen, eta bi seme izan zituzten. Mutikoak koskortu zirenean, lanean hastea erabaki zuen Rosak: besteak beste Gureak-en ibili zen, eta baita Kutxako Gizarte-ekintzan ere, kultur eragile moduan. Herrian ere hainbat saltsatan burubelarri ibili da: Bonantza auzo-elkartean, jai batzordean...
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
PAS-055 | 2020 | Sanjuandarren Oroimena | Idoia Etxeberria |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute