Felipe Uriarte Camara

Donibane; Pasaia (Gipuzkoa) (1944)

Biografia

Donibaneko Camara etxean jaioa, bere ama Angelita bertakoa zen, Camara jatetxeko nagusiaren alaba. Jatetxean egiten zuen lana. Aita, berriz, Galdakaokoa, PYSBEra joana lanera; arrantzalea, Galerna bakailao-ontzian ibiltzen zen. Bost senide ziren. Felipek sei urte zituela, familia Galiziara joan zen bizitzera. Aitak Copiva enpresan aurkitu zuen lana, bakailao-ontziak prestatzen. Udan bi hilabete igarotzen zituzten Donibanen; amak eta senide zaharrenek jatetxean egiten zuten lana eta ume txikienak Lete baserrira bidaltzen zituzten. 19 urte zituenean familia Donibanera bueltatu zen. Gurasoak Camara jatetxearen jabe bakar bihurtu ziren (anai-arrebei beraien zatia erosita) eta familiako negozioan lana egitea egokitu zitzaien seme-alaba guztiei. Felipek Ingeniaritza ikasi zuen Donostian. Eskalatzen eta mendi irteerak egiten ere hasi zen. 24 urterekin motxila hartu, eta Frantzia aldera joan zen bizitzera, Chamonixera; han zegoela, Cervino mendiaren gailurra egiteko aukera izan zuen. 1974an Everesterako lehen euskal espedizioan (Tximist espedizioan) hartu zuen parte. 1830 metrora iritsi zen, Migel Rosenekin batera. 1980an Everesterako bigarren euskal espedizioan ere hartu zuen parte; orduan Martin Zabaleta gailurrera iritsi zen. 1981ean Euskaldunak Everest mendian, Buru ilun lurruntsua liburua idatzi zuen. Hainbat komunikabidetan idatzi izan du. Mendi gidarien Mendiak eta Herriak elkarteko sortzaile eta buru da. Euskaltzalea, euskara galdu, berreskuratu eta sutsuki defendatu duena.

Zintak

KodeaDataProiektua
PAS-069 2024 Sanjuandarren Oroimena
PAS-070 2024 Sanjuandarren Oroimena

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Ama, neskame izatetik jatetxearen nagusi izatera Bideoaren ikonoa
2 Aita, Terranovan arrantzale Bideoaren ikonoa
3 Pasai Donibaneko Camara jatetxea Bideoaren ikonoa
4 Sei urterekin Galiziara bizitzera, aitaren lana zela eta Bideoaren ikonoa
5 Camara jatetxea neguan itxi egiten zen Bideoaren ikonoa
6 Galiziatik Pasai Donibanera 19 urterekin Bideoaren ikonoa
7 Aitaren ontzia bueltatzen zeneko oroitzapenak Bideoaren ikonoa
8 Udak Jaizkibeleko Lete baserrian pasatzen zituen Bideoaren ikonoa
9 Jaizkibeleko Lete baserria Bideoaren ikonoa
10 Jatetxean, Pasaia eta inguruko produktuak Bideoaren ikonoa
11 Belaontzian Mallorcatik Hondarribira Bideoaren ikonoa
12 Garai batean, jatetxeko jeneroa inguruko baserrietatik Bideoaren ikonoa
13 Camara jatetxearen ondoan bainatzen Bideoaren ikonoa
14 Almejak hartzen marea baxuan Bideoaren ikonoa
15 Frantsesek botatako txanponak uretan harrapatzen Bideoaren ikonoa
16 Umetako eta gaztetako jokuak eta kirolak Bideoaren ikonoa
17 Arrauna oso garrantzitsua izan da Pasai Donibanen Bideoaren ikonoa
18 Traineruak non gordetzen ziren Bideoaren ikonoa
19 Pasai Donibaneko traineruaren garaipenen ospakizunak Bideoaren ikonoa
20 Etxe askok txerria zuten eta handiena, Camara jatetxekoa Bideoaren ikonoa
21 Saregileak Pasai Donibanen Bideoaren ikonoa
22 Antzinako Pasai Donibaneren irudia Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia