Libe Garbizu Irazu
Donibane; Pasaia (Gipuzkoa) (1936)
Biografia
Bilbon jaioa, gerra garaian ama Portugaletera joan zelako ihesi, ume txikiekin. Handik Kataluniara joan ziren, eta 4 urte inguru zituela itzuli ziren Pasai Donibanera. Lau senidetik hiruk egin zuten aurrera: bi mutilek eta Libek berak. Ama Zizurkilgoa zuten, baserritarra, zerbitzera lehenengo Donostiara eta gero Pasaiara joandakoa; ezkondu ondoren arrain saltzaile ibili zen. Aita, berriz, Donibaneko Bonantza auzokoa zen, arrantzalea. Bertan bizi izan ziren: "Bonantzako umea" dela dio Libek. Dantzarako trebea zen, eta 8 urterekin txapelketetan parte hartzen hasi zen. Lehenengo inprenta batean egin zuen lana, eta gero PYSBEn, sareak egiten. Josten ere ikasi zuen, eta arropa josten zuen kanporako. Mendizalea izaki, gailur asko zapaldutakoa da bere abarkekin eta gona-prakekin. Juantxo Azkarraga donostiarrarekin ezkondu zen, eta Itsas-mendi elkartea sortu zuten. Ikastolaren sorreran ere buru-belarri ibili ziren senarra eta biak.
Argazkiak
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
PAS-052 | 2020 | Sanjuandarren Oroimena | Idoia Etxeberria |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute