Joxean Korta Fachado
San Pedro auzoa; Pasaia (Gipuzkoa) (1930-2020)
Biografia
Torreatzen jaioa. Ama San Pedrokoa zuen eta aita ere umetatik han bizitua zen, jaiotzez Getxokoa izan arren; hark Pysben egiten zuen lana, bakailao lantegian. Aitona galiziarra zuen. Seme bakarra zen. Eskola publikoan ibili zen lehenengo eta gero Trintxerpeko Cervantes akademian. 14 urterekin hasi zen lanean, saregile. Berrotaranekin 27 urtean ibili zen. Lanik gabe geratzean arkupeetako arrandegia hartu zuen. Arraunean ibili izan da. Ezkondu egin zen eta bi seme izan zituzten.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
PAS-015 | 2011 | Euskal Herriko Ahotsak | Idoia Etxeberria - Irati Odriozola |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute