Mila Garmendia Lertxundi

Donibane auzoa; Pasaia (Gipuzkoa) (1932)

Biografia

Aita sanjuandarra zuen eta ama Aiakoa Orio): 17 urterekin Donibanera joan zen neskame, eta bertan geratu zen bizitzen. Mila umea zela, familia Bilbora joan zen ihesi, gerra hasi zelako. 9 senidetan zaharrena izanda, Milari etxean lan asko egitea tokatu zaio ume-umetatik: ezin izan zuen eskolara joan; iluntzeetan partikularrera joaten zen, pare bat ordu. Frantseseko klaseetara ere joan zen. Aitak PYSBEn egiten zuen lana eta ama estraperloan aritzen zen (esnea, ogia, haragia, patata... saltzen, etxetik zein etxez etxe). Aita gazterik hil zen, 57 urterekin. Amak "Helados La Maravilla" izeneko janari-izozki denda ipini zuen, eta Mila bertako dendaria izan da erretiroa hartu zuen arte. 35 urterekin gida-baimena atera zuen. 40 urterekin hasi zen nobioarekin, eta gero ezkondu egin ziren. Emakumeen lehen estropadetan parte hartu zuen, 60ko hamarkadaren hasieran, eta baita saria irabazi ere. Ubera liburutegian egindako elkarrizketa. 

Zintak

KodeaDataProiektua
PAS-063 2023 Sanjuandarren Oroimena

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia