Juano Puy Mariezkurrena

Donibane auzoa; Pasaia (Gipuzkoa) (1946)

Biografia

Zinkuentaerreka auzoan jaioa, sei senidetan laugarrena. Ama nafarra zuen, Eratsun herrikoa, baserritarra, neskame joana Donibanera. Aita Donibane bertakoa, Gaztelu baserrikoa; aitak portuan egiten zuen lana, lokomotora batean, eta makina bat ordu pasatzen zituen etxeko baratzean ere. Juanok (Juanito bezala ere ezaguna) Biteri eskolan ikasi zuen, 14 urterarte. Tronboia jotzen zuen udal bandan, eta hainbat kiroletan ibili zen: pilotan, atletismoan eta arraunean, Koxtape taldean. OTIS igogailu lantegian egin zuen lana 36 urterarte; krisialdi ekonomikoa zela medio, lantegia utzi zuen, eta Euskal Filologia ikasten hasi zen. Ordurako ezkonduta zegoen eta bi seme-alaba zeuzkaten. Geroztik institutoko irakasle moduan jardun du, erretiroa hartu zuen arte. Toponimiazalea da eta Donibanen gaskoiek izandako eragina ere ikertu du. Ubera liburutegian egindako elkarrizketa. 

Zintak

KodeaDataProiektua
PAS-062 2022 Sanjuandarren Oroimena

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Zinkuentarreka auzoan jaioa Bideoaren ikonoa
2 Mutikotan aitari laguntzen Bideoaren ikonoa
3 Dutxarik ez etxean; arropa gutxi Bideoaren ikonoa
4 Binaka lotan, hotz gutxiago Bideoaren ikonoa
5 Biteri eskolan, gaztelaniaz eta kolpeka Bideoaren ikonoa
6 Neskak eta mutilak aparte eskolan Bideoaren ikonoa
7 Elizaren boterea eta erdal giroa Bideoaren ikonoa
8 Umetako jolasak eta gaskoieraren arrastoak Bideoaren ikonoa
9 Gaskoieraren historia Pasaian Bideoaren ikonoa
10 Gaskoiak XII. mendetik Pasaian Bideoaren ikonoa
11 Puy abizena nondik datorren; kantak gaskoieraz Bideoaren ikonoa
12 Tronboia jotzen, behartuta Bideoaren ikonoa
13 Gaztetxotan pilotan eta atletismoan; Koxtapeko pista Bideoaren ikonoa
14 Atletismotik arraunera Bideoaren ikonoa
15 Atletismo lasterketak eta arrauneko hasierako urteak Bideoaren ikonoa
16 San Juan- San Pedro pikeari buruz Bideoaren ikonoa
17 Aita eta aitona arraunean ibiliak Bideoaren ikonoa
18 Igogailu enpresatik Euskal Filologiara Bideoaren ikonoa
19 60ko hamarkadako loraldia Bideoaren ikonoa
20 Euskara galdutako belaunaldia Bideoaren ikonoa
21 Itsasmendi eta Yola elkarteak; sagardotegiak Bideoaren ikonoa
22 Almejak, lapak eta lanpernak Bideoaren ikonoa
23 Arrantza-ontziak eta arrai-saltzaileak Bideoaren ikonoa
24 Labaderoa; baserritarrekin harremana Bideoaren ikonoa
25 Zinema-aretoak San Juanen Bideoaren ikonoa
26 Jaizkibel mendiaren izenari buruz Bideoaren ikonoa
27 Toki-izen bitxiak eta kondairak Bideoaren ikonoa
28 Koxtapeko dokumentuak erakusten I Bideoaren ikonoa
29 Koxtapeko dokumentuak erakusten II Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia