Maria Jesus Huizi Narbarte
Antxo; Pasaia (Gipuzkoa) (1939)
Biografia
Pasai Antxon jaioa, Linazasoro etxean. Gurasoak Goizuetakoak zituen. Lau senidetan txikiena zen Maria Jesus; lehenengo biak Goizuetan jaio ziren. Lanarengatik joan ziren Pasai Antxora. Aitak ikatz saltoki bat jarri zuen han. Ikatza eta egurra saltzen eta partitzen zuten. Maria Jesus eskola publikoan ibili zen 13 urtera arte, eta ondoren etxeko negozioan hasi zen lanean. Gainera, Errenterian beste saltoki bat jarri zuten; bi dendetan egoten zen bera. Lezoko batekin ezkondu zen, Pasai Antxora. Ezkondu ondoren, edertasun saloi batean ere egin zuen lana.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
PAS-043 | 2016 | Euskal Herriko Ahotsak | Idoia Etxeberria | ||
PAS-044 | 2016 | Euskal Herriko Ahotsak | Idoia Etxeberria |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute