Alberto Etxebeste Sagarmin
San Pedro auzoa; Pasaia (Gipuzkoa) (1933)
Biografia
San Pedroko Kanpitxo baserrian jaioa, 3 senidetan zaharrena. Ama Usurbilgoa zen, 12 urte zituenean familiarekin Pasaiara joana bizitzera (lehenengo Trintxerpeko Trintxer baserrira eta gero Kanpitxora). Aita, berriz, Hondarribiakoa zen, eta portuan egiten zuen lana. Kanpitxora ezkondu ziren. Albertok (Alberto Ramon nortasun agirian) 18 urte betetzeko zituela hil zitzaien aita. Alberto San Pedroko eskola publikoan ibili zen, eta baita mojetan ere; ondoren, Herrerako La Salle ikastetxean ikasi zuen, 14 urte bete arte. Baserriko lanetan jarduteaz gainera, saregile moduan egin zuen lana: arrasterotako sareak egiten. 1961ean amarradore lanetan hasi zen, San Pedroko kaian: itsasontziak amarratzen. Hantxe hartu zuen erretiroa. Kanpitxotik Mirasol baserrira ezkondu zen.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
PAS-053 | 2020 | Euskal Herriko Ahotsak | Idoia Etxeberria | ||
PAS-054 | 2020 | Euskal Herriko Ahotsak | Idoia Etxeberria |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?