Migel Alkaraz Luzuriaga

Donibane auzoa; Pasaia (Gipuzkoa) (1942)

Biografia

Donibanen jaioa, kale nagusian. Ama Corellakoa zuen, nafarra, eta aita bertakoa, sanjuandarra, arotza. Hiru anaietan zaharrena da Migel. 7 urte zituenean, aita hil zitzaien (gerrako zaurien ondorioz); orduan, ama bakailao lantegian hasi zen lanean eta amona -amaren ama- beraiekin bizitzera joan zen. Lehenengo eskola publikoan ibili zen Migel, Biterin, eta gero Antxora bidali zuten ikastera, Recaredo maisuarekin. 14 urtera arte. Ondoren Luzuriaga ontziolan egin zuen lana, 55 urterekin erretiroa hartu zuen arte. Atletismoan nabarmendu zen Migel: hainbat lasterketa irabazi zituen. Zinegotzi ere izan zen, gerraosteko lehenengo hauteskundeetan. Erretiroa hartu ostean, aitona-amonen elkarteko lehendakari ere izan da. Rosa Sistiagarekin ezkondu zen, eta bi seme izan zituzten. Euskara galdu zuen umetan, eta helduaroan berreskuratu. 

Argazkiak

Zintak

KodeaDataProiektua
PAS-056 2020 Sanjuandarren Oroimena

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Aita hil zenean, ama PYSBEra lanera Bideoaren ikonoa
2 Aita gerraren eta errepresioaren ondorioz hil zen Bideoaren ikonoa
3 Etxeak hutsik eta dena konfiskatuta Bideoaren ikonoa
4 Amak lan asko, lantegian eta etxean Bideoaren ikonoa
5 Amonaren lanak; arropa garbitu eta txerria hazi Bideoaren ikonoa
6 Lapikokoa, bakailaoa eta arraina jatorduetan Bideoaren ikonoa
7 Errazionamendua eta baserriko esnea Bideoaren ikonoa
8 Aitak txintxorro txikiak egiten zituen saltzeko Bideoaren ikonoa
9 Txirlak biltzen eta barbarinak eta karramarroak harrapatzen Bideoaren ikonoa
10 Frantsesek botatako txanponak urpetik biltzen Bideoaren ikonoa
11 Gerraka herriko beste auzoetako umeekin Bideoaren ikonoa
12 Maisu errepublikanoarekin eskola partikularrak Bideoaren ikonoa
13 Enpresako lanik txarrenak euskaldunentzat Bideoaren ikonoa
14 Kalean oso euskara gutxi gerraostean Bideoaren ikonoa
15 Euskara ikasten erretiroa hartu ostean Bideoaren ikonoa
16 Luzuriaga ontziolan lanean Bideoaren ikonoa
17 Itsasontziak egiteko prozesua Bideoaren ikonoa
18 Luzuriagaz gain, lan asko Pasaian Bideoaren ikonoa
19 Sagardotegietako ohiturak Bideoaren ikonoa
20 Urpean geratzen zen atletismo pista Bideoaren ikonoa
21 Txapelketaz txapelketa atletismoan Bideoaren ikonoa
22 Zinegotzi zegoela, 23-F eta Carlos Saldiseren hilketa Bideoaren ikonoa
23 Aitona-amonen Aterpeko lehendakari Bideoaren ikonoa
24 Amonaren arropak eta zola mehedun oinetakoak Bideoaren ikonoa
25 Arrantzaleen jantziak eta lehengo bizimodua Bideoaren ikonoa
26 Antxoa debalde herritarrentzat Bideoaren ikonoa
27 Batelerak, arraunlariak eta motorak, jendea garraiatzeko Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia