Mari Karmen Legorburu Etxebeste

Donibane auzoa; Pasaia (Gipuzkoa) (1937)

Biografia

Zortzi anai-arrebetan gazteena. Ama Hondarribiakoa zuen, aita sanjuandarra. Arrokaundietan jaio zen eta 5 urte zituenean Eguzkialde etxera joan ziren bizitzera. Herriko eskolan ibili zen eta eskola utzi zuenean etxeko fruta, barazkiak eta esnea saltzen hasi zen. 18 urterekin misiotarako nahia piztu zitzaion. Saturrarango komentura joan zen eta handik Gasteizera, gotzaiaren laguntzaile izatera, eta Gasteiztik Markinako eskola laboralera. Madrilen eta Lisboan prestatu ondoren, Angolara joan zen misiolari, 1967an. 5 urte igaro zituen han, gaixotu zen arte. Markinara bueltatu zen eta Gasteizen ere ibili zen lanean, batez ere emakumeekin. Maria Jesus, Ramoni eta Florentino bere anai-arrebak ere elkarrizketatuta daude Ahotsak proiektuan.

Zintak

KodeaDataProiektua
PAS-068 2024 Sanjuandarren Oroimena

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia