Muxika (Bizkaia)

Amaiur batailoiko Arrasate konpainiako gudaria

Amaiur batailoiko Arrasate konpainiako gudaria <p>Barakaldon Langileen Batailoietara eraman zituzten trintxerak egiteko. Hantxe bertan osotu eta altxatu zituzten fronterako kintak. 15 egun baino lehenago, fusila lepoan hartuta, Bizkargira joan ziren. Bizkargiko frontea gogorra izan zen, baina gogorragoak beste asko. Sollubetik Artxandara joan ziren gero. Batailoi guztiak euskaldunak ziren, beraiena Amaiur batailoiko Arrasate konpainia.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MUX-012-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Barakaldon Langileen Batailoietara eraman zituzten trintxerak egiteko. Hantxe bertan osotu eta altxatu zituzten fronterako kintak. 15 egun baino lehenago, fusila lepoan hartuta, Bizkargira joan ziren. Bizkargiko frontea gogorra izan zen, baina gogorragoak beste asko. Sollubetik Artxandara joan ziren gero. Batailoi guztiak euskaldunak ziren, beraiena Amaiur batailoiko Arrasate konpainia.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta esan dozu hasikeran Barakaldora joan ziñiela eta gero "trabajadores"etara eroan otsuela. Zer zan hori?
- Trintxeragiñen, trintxeragiñen frenterako. Frentietarako trintxerak eitten.
- Eta zenbat denpora egon ziñen han?
- Denpora gitxi, ze kinttak diar ein gaittuen derrepente-ta. Barriro kinttek. Ta kinttak altxeu ta eskolapiosta Bilbora. Eskolapidxuetan ez geñun ein hamabost egun Bizkergiko frentera, fusil handidxe emon lepora-ta.
- Ta zelakoa izen zan Bizkergiko frentie?
- Gogorra. Bueno horren aldien gogorra Teruel eta horrek! Bai horrek bastante gogorra. Gero hortik zerera, Sollubera. Sollubetik Artxandara. Artxanda be Artxanda gogorra. Ze bonba! ba!
- Euskeldun asko egongo ziñien.
- Bai gure batailloiek danak euskeldunek zien-ta. Batailloa gurie euskaldunek zien danak.
- Zein batailloi zan zurie?
- "Batallón Amaiur, Compañia Arrasate". Akorduen dekot oin be.

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia