Bergara (Gipuzkoa)

Fronte batetik bestera pasatutakoen istorioak

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-032-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Fronte batetik bestera pasatutakoen istorioak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gora pasautako historixaik? Edo goikuak behera, edo gabaz?
- Bai. Hondartzan kriau egondako Elgetako Urbedeinkatuko, Urbedeinkatu basarrixa zuan, Paulo-edo Hondartzan kriau egon zuan, eta Madrilgo frentetik Elgeta hartuta zeualakuan etorri zuan. Eta Hondartzan jente asko jeuan orduan be, eta sapaixan lo eitteko-edo zertu juen, eta gabaz pasau ein zuan.
- Ez zekixen berak?
- Bai, hona etorri zanian enterau zuan Elgeta hartzeke zeuana, baiña Hondartzara joan zuan eta gabaz pasau ein zuan.
- Bera zer zeuan, gorrittan ala?
- Ez, nazionaletan; soldau tokau zuan, itxuria, gerria hasi zanian-eta. Madrilgo frentian ba Elgeta eta danak hartuta zerelakuan. Hondartzan lo eitteko geratu eta gabian pasau ein zuan; baiña gero nazionalak hartu eta afusilau ein zebela esaten juen.
- A bai?
- Bai. Gurian be egon zittuan "Artillería de Montañan" bi mutill, bata Getxokua eta bestia Mungiakua, bixkaittarrak, gogo galantakin Bixkaira joateko. Eta egun baten harrapau ein zittuela pasatzen hasitta-edo, esaten juen. Baiña ez juen ezen zerik izen.
- Gogo galantakin. Zuek igarri eitten zontsen?
- Honbree!
- Esan be bai?
- Bai. Esan be... Erdi esan bai behintzet. Klaro, Burgosen-edo soldau tokau zittuan eta gero hementxe egon bihar zazpi hillabetian-eta. Luze.
- Eta gaiñera beste ideia batekuak izango zien seguramente.
- Baitta.
- Eta laguntasunik eskatu pasatzeko, edo bidiak erakusteko?
- Ez, geuri ez naiz akordatzen. Holakuak be izengo zian, baiña ez.
- Esan dozu harrapau ein ete zittuen pasau nahixan?
- Bai. Intentau zebela behin eta gaixki urten zotsela esaten zeben.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia