Soraluze (Gipuzkoa)

Gernikako bonbardaketa

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOR-010-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Gernikako bonbardaketa. Gauez ihes egin eta Bilborako bidea hartu zuten. Bilbon Soraluzeko ezagun bat aurkitu eta orduko ibilerak. "Gu gorrixak ikusittakuak gara, e?...."

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gero etorri jakun, e, Gernikako bonbardeua, bonbardeuan hanka ein genduan, e? Goizeko ordu bixetan urten genduan, geunkazen erropatxuak oheko zeretan... almueda-azaletan hartu, ta danok oiñez Bilbora hasi giñan. Baiña nola! Dana "tarrr" "tarrr" holaxe batallatzen abioiak gere gain-gaiñera etorritta!
Zulo guztietan sartzen, ezkutau ezinda, danok, ezkutau ezinda!
Goizeko ordu bixetan urten genduan Gernikan ta Bilbora. Gernikara urten genduan goizeko ordu bix... pentsaizu, goizeko ordu bixetan Gertikatik oiñez, e? Hartu bai geure erropak bizkarrian ta hala! Ezin, baiña! Ta gero han be lo-lekurik ez. Jardin baten egon giñan lehenengo egunian.
Gero hurrengo urten genduan han jardiñetik goizian eguna zabaldu ebanian urten gendun Bilbon kalera ta, "Lila" esaten otsen sekretarixotxo bat hementxe Plazentziakua tokau kalian. Eta
"Ene, hemen zabizie? Zelan, ba?" "Gu ahal dan moduan etorritta gare atzo Gernikatik hona. Halako jardin zeretan egon giñan eta ointxe urten dogu handik honuntz". "Bueno, e... batzueri neuk ipiñiko dotsuet biharra".
Heridutakua ekarten eben asko kalera, mendixan heridu... heridutakueri jaten emoten, esan euskun. Jaten emotera pozik gu: ni, Pepita Guentxekotxo, Kakuakin ezkonduta dauana, Kiruetakua ta ni, hirurok, jana zerbitzera. Sobratzen zana etxian geunkenei eruaten gontsen pitxarretan lentejia edo zeoze han sobratzen zana bestieri eruaten gontsen, han lokaltxo bat billau eben egoteko, hara eruaten gontsen lentejia edo zeozer sobratzen zana hareri eruan… horixe eitten gontsen...
Baiña gu gu gorrixak ikusittakuak gara, e?
- Eta gosia bai?
- Bai ba! Harek etxekuak be ez zeken, e, dirurik ezer eta bai, ba, geuk eruaten guntsezen [zueri begira]. Eta gero juan giñan, Bilbotik urten genduan, etorri jakuzan berriro be amatrallatzera...

Egilea(k): Benan Oregi

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia