Familia hautsita 1936ko gerra zibilean
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOR-010-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
9 hilabete egon ziren 5 anai-arreba etxetik kanpo, elkarren berririk izan gabe. Etxera itzulitakoan, poz izugarria.
- Proiektua: Soraluzeko euskara eta ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Gurutze Ariznabarreta - Egoitz Unamuno
- Data: 2001(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:01:05
- Erref: SOR-010/008
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Gerraren eragina
Transkripzioa
- Gero e... holaxe Bilbon billau genduzen bestiok eta danok alkarrekin honutz! Zelako ederki, haura zan poza! Bederatzi hillabetian aitta ta ama ta ikusi barik. Hemen euan... Harek gu ez eta guk be ez harek.
- Ezer jakin barikan?
- Ezebe jakin barik. Bederatzi hillabetian ezebe jakin barik egon giñan.
- Beronendako be gogorra, e?
- Gogorra, gogorra ainttandako ta amandakogogorra, hainbeste seme-alaba handikaldian. Bitor, Jose, Margari, ni ta Juli, bost anai-arreba kanpuan, bost anai-arreba kanpuan eta Guentxekotxotik be Pepita, Maria, Juanita eta Claudio, lau anai-arreba Guentxekotxotik eta Jose Mari erekin, Etxebarriko Jose Mari erekin. Beratzi... bi etxetatik, beratzi, ezta? Beratzi lagun. Eta Kiruetako bi...
-Zelako poza, ezta, bueltau ziñanian etxera?
- Ene! Zelako poza, haura zan poza! Bai, baiña orduan be, etorri etxera ta... etxia gorri: dirurik be ez, ezebez, harek koittauak zaharrak zeoze emon nahi ta...
Egilea(k): Benan Oregi
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!