Kanoikada etxera eta osabaren lima lantegia
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-052-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Gerra denboran, kanoikada batek Sabinen etxeko hormak puskatu zituen. Sabinen osaba Benitok lima lantegia zuen etxe ondoan, eta harri guztiak lantegira erori ziren. Lantegiko bi langileek gerratik ihes egin zutenez, Sabin ibili zen osabari lantegia garbitzen laguntzen. Ondoren, hilabete batzuetan limak egiten ere ibili zen. Lana nola egiten zuten azaltzen du.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2010(e)ko martxoaren 09a
- Iraupena: 0:01:24
- Erref: EGB-052/005
- Kodifikatzailea: Ainitze Oruesagasti
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Borroka , Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Gerraren eragina , Lantegiak » Ekonomia eta industria » Gipuzkoako lantegiak » Debabarreneko lantegiak
Transkripzioa
- Kaiñonazoak gure etxebizitza, holakotxe horma sendo bat zeukan albuetan ta jo goian ta alboko taillar gaiñera jausi zian harrixak eta eskonbruak eta danak. Eta gure osaba Benitona zan taillar haura, lima taillarra.
- Zela zeukan izena taillarrak?
- Benito Unzueta.
- Benito Unzueta.
- Bai. Langille bi zituan ta langille biak ihes in zieben aurrera eta neri esan zian, ba, laguntzera juteko ta hantxe lehenengo lana izan zan harri haundixak ibaira botatzen, harek eta eskonbruak, taillarra garbitzen. Gero beste bat segittu naban hillabete batzuk lanian limak egiten ta zerian ta harek pikatzeko galdaretan eta...
- Eta ze itten zebein taillar horretan?
- ba, limak. Limak, lima berriak. Preparau, zera, burdiña eta gero makiñan, zera, pikadura eman eta bestiak, zaharrak ere, kendu zerak...
- Pikadura zaharra?
- Pikadura zaharra kendu eta gero berrixa eman. Horixe zan.
- Kertenak be zeuke itten zittuein?
- Bai, edo bestela zera, kertena edo zera, makiña baten di-da di-da, jotzen ia gorrittuta, berak osabak egiten zuan lan hori. Ni, neria izaten zan askotan harri haundi baten pikadura zaharra, zaharreri pikaduria kentzia ta zan lan gogorra hamalau urteko batentzako.
Egilea(k):
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!