Elgeta (Gipuzkoa)

Milizianoak Intxortan eta reketeak Partaittin

Milizianoak Intxortan eta reketeak Partaittin Frontea non egon zen. Milizianoak Intxortan zeuden; eta erreketeak, Bergara aldetik sartu zirenez, Partaitti aldean egon ziren, Asentzio inguruan. Bertatik bertara zeuden eta elkarri "demasak" esaten omen zizkieten. Tiro asko izaten ziren. Aitak ganaduarentzako jatekoa gauez egiten zuen; baina, hala ere, bala sartu zitzaion eskuan.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELG-033-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Frontea non egon zen. Milizianoak Intxortan zeuden; eta erreketeak, Bergara aldetik sartu zirenez, Partaitti aldean egon ziren, Asentzio inguruan. Bertatik bertara zeuden eta elkarri "demasak" esaten omen zizkieten. Tiro asko izaten ziren. Aitak ganaduarentzako jatekoa gauez egiten zuen; baina, hala ere, bala sartu zitzaion eskuan.

Transkripzioa

-Elgetan hemendik Intxortatik, Intxorta jakingo dozu. Intxorta, zer esango dotsut ba? Intxorta horrek mendixok baiño hurrao. Intxorta ta Partaitti arkalen onduan eozen, ta milizianuak eozen Intxortan, ta Partaittin -Asentzio entzunda daukazu, Asentzio? Elgetan dao Asentzio-, Asentzion eozen reketiak pin-paun, pin-pàun, pin-paun, bertan arkalekin eitten eben tiroka, ta haren zera, pakun hotsa, ta haintxe eitten eben lantzian ekiñaldi bat bata bestiai, ta kristonak esaten otsazen ba. Ezebez ba, hor bata hemen soluan egotia ta bestia han egotia lez, hurrian. Eta kristonak esaten otsen batak bestiai. Ta gero gabian eta hango tximista hotsa! Ta guk ba ganauak geunkazen ta aitta zanak eitten eban ganajatekua gabaz, ta hamen eskuan be pasau otsen balia, gaiñian pasau otsen ganajatekuak ekartzen diharduala.
-Nundik ekartzen zuen ganajatekua?
-Solotik etxera, ganauak geunkazen etxian eta.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia