Antzuola (Gipuzkoa)

Eskolara bazkariarekin

Eskolara bazkariarekin Auzo-eskolan adin ezberdinetako neska-mutilak elkartzen ziren gela berean. Beste auzo batzuetatik ere etortzen ziren ikastera, bazkari eta guzti. Hogeita hamar bat ikasle elkartzen ziren. Antzuolan ez zen guda handirik egon, baina Intxortako frontea bista-bistan zuten. Arrosario igande batean jasan zuten milizianoek erasorik handiena.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-079-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Auzo-eskolan adin ezberdinetako neska-mutilak elkartzen ziren gela berean. Beste auzo batzuetatik ere etortzen ziren ikastera, bazkari eta guzti. Hogeita hamar bat ikasle elkartzen ziren. Antzuolan ez zen guda handirik egon, baina Intxortako frontea bista-bistan zuten. Arrosario igande batean jasan zuten milizianoek erasorik handiena.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eskolan hamen Uzarragan-ta zenbat jente, zenbat ume alkarketan ziñain?
- Orduan? Orduan hemen dexente. Auzuek hiru auzotako zera, baiña gero orduan gerra ostia be bazan, eta kalien batzuk edo konforme ez, edo maixua falta-edo, aldatu eta asko itten ziren, eta maristak martxan ondo jartzeke zeren artien, eta hona etortzen ziren beste auzo batzutakuak, urriñagotik, heren bazkerixa eta zerak hartu eta egun dana hor pasatzen eben.
- Zenbat, ze egoten ziñain, danok klase baten?
- Bai danak, emakume eta gizakume.
- Eta edade danetakuak.
- Bai, bai, danetakuak, bueno, gu baiño lau urte zaharraguak, eta gure edadekuak eta danak.
- Eta zenbat jenteraiño juntaitten ziñain edo goguan dakotzu?
- Hor? Nik ez dakit ba. Hor hogeta hamar bat-edo, hogeta hamar bat bai behintzat, bai.
- Danak alkarrekin.
- Bai, alkarrekin.
- Eta etxian, klaro, zu garai hortan, hori zan gerria akabaitten eta gerra ostia hasten. Ze giro, hemen egon zan tirorik eta holakorik Antzuola aldien?
- Bai, tiruak, bonbak'e bai hemen gertuen jausi, hegazkiña-eta hor, akordatzen naiz zelai baten zelako zulua egon zan. Eta gero tirua hemendik bistan egon zana betik izan zan ba, Elgeta, Intxorta hori bista-bistan dauku hemen atzien.
- Hor izugarrizko burrukia egin zan ezta? Ezin izan zittuein bota ezta?
- Ezin bota, hor hillebetiak egon ziren, eta atakerik haundiña Errosarixoko domekia oktubrien lehelengo bat izan zan, esaten daue, orduan ez nintzan akordatzen baiña.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia