Ordizia (Gipuzkoa)

Gerra zibileko oroitzapenak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ORD-018-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Gerra zibila gutxi gogoratzen dute. Franco Ordiziatik pasatzen zeneko anekdotak kontatzen ditu. Bonbardaketak izaten ziren bitartean, nola ezkutatzen ziren azaltzen dute. Ordiziako fusilatuak aipatzen dituzte.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- (E) Gerra zibille, gogon dakezue, o oso umek izango ziñeten zuek, ala?
- (P) Ba, ez asko...
- (M) Nik’e, nik gutxi.
- (P) Sei zazpi urte, bai…
- (M) Nik ordun, naparrak eta esaten zuen, ta hoik irin batzuk o hola pentsatzen nun ziela. Gaiñea, geo hola geo ya zeatzeako bai. Baiño, geo akordatzen naiz ni, eskolan gebiltzela Karmelitatan, Franco pasatzen zanen ta, aitamentu aldea, kalle maiorra etorri, ta horra paiñueluakin ta, ene, ni behar ein “Franco!” Francoi. Horrena akordatzen naiz ni.
- (E) Banderakin ta atea berko ziñaten?
- (M) Bai, bai, bueno bai, bandera txiki batzukin.
- (P) Geo bonbardeon ta, bonbardeoak izaten zienen ta, aireplano hotsak […] eta tirok eta hola…
- (M) Baai, portalea.
- (P) Portalea danok.
- (M) Bai.
- (P) Refugioa zan.
- (M) Refugioa, bai. Hotsa zeatzen zanen, behera jetsi.
- (E) Geo Ordizin fusilamentuk eta’re izan zien.
- (P) Bai, bueno, ni hoi gutxi.
- (M) Bai ni pixkat akordatzen naiz hoik nola ekartzen zittuen, reketien zirkulua, hildakok…… baiña gaiñeako fusilatuik eta hoik ez.
- (P) Fusilatuk eta aitzen zenun gaur “van a fusilar”, baiña ordun zazpi urte o ze izango nitun nik.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia