Oiartzun (Gipuzkoa)

Irungo frontea

Irungo frontea <p>Tiburtziok gogoan du Irungo frontea zeinen gogorra izan zen. Beorlegiren agindupean, soldadu pila joan zen, eta hemengo asko erori zen han. Tiburtzioren anaia frontean hil zen; behartuta eraman zuten. Auzoko asko eraman zituzten. Hika.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Tiburtziok gogoan du Irungo frontea zeinen gogorra izan zen. Beorlegiren agindupean, soldadu pila joan zen, eta hemengo asko erori zen han. Tiburtzioren anaia frontean hil zen; behartuta eraman zuten. Auzoko asko eraman zituzten. Hika.

Transkripzioa

- Ze ai ziñazten zuek saten? Batea ai ziñazten 'ta! Ez dut aittu.
- Bai, ordun komeiyak ikusi baigenittun, komeiyak! Gue itxian 'e soldauk eondu zin ez dakit zembat hillaetin eondu zin. Denak guardiya 'ta handik Irun aldea, San Martzial aldetik eta, harek itten baizuten eta handikan derrotxe emate zuten batin eta bestin eta bestik eta bestin. Hillaetik in 'ttugu guk Irun ayeka azaldu gabe.
- Bai, bai. Ordun ez zioken azaltzeikan.
- Azaltzeikan 'e! Joe, (...)
- Geo handikan San Martzial (Sueltsu) alde 'ta hoitikan ta (...) gaiñin harrapatu zuten 'ta sekulako tiroteua itten zuten han 'ta. Bota 're bai, hemendik jendia jon 'ta, soldau franko bota zuten hemengua, hemenguk frentin jon 'ta gue itxe onduan barrena gizajuk, ardiyak mendiyan bezela. (...) Beorlegi kabroi harek biali zittun 'ta. Handik goitik betti zerrauran 'ta, geo zerrauran bazittuzten iñak defentsak alambrikin 'ta kristona 'ta bat (...) gizajua, alajainkua, alambria saltatzen ai zela hil 'ta bertan geldittua, alambrin zintzilik hantxe geldittu zen, gizajua, soldao bat. Bo...! Ordun!
- Hoik denak ikusi iñ zenittun? Zuk ordun hamaika urte 'ro izango zenittun!
- Nik ordun hamaika hamabi urte.
- Hamabi urte.
- Bai, hik hamabi urte ttun ordun. Hik hamabi urte, nik sei 'ta hik hamabi.
- Difuntua guria, gerrea jon zena hua 're. Haren zea, erretratukin 'e ni (sakristiya) ordun...
- Ya, ya ya.
- 'Ta harei erretratua hartua zea, illia mozteko makinak eta eamatea jon nitzan 'ta han harrapatu nun. Gerran hil zen hua 're, gizajua!
- Zer zen zuena?
- Zarrena.
- Anaiya? A!
- Joxemanul yun hua, ez?
- Joxemanul.
- Joxemanul, bai.
- 'Ta hua bertuta eamango zuten?
- Bai.
- Bai, bai, bai.
- 'Ta zuenatik ez al zen iñor zea...
- Hemendikan ez. Hemendikan zarrena ni nitzan.
- A! Zu ziñan zarrena?
- 'Ta zea, Pelun 'ta bazin (...) hemendik 'e bai. Pelukua 'ta zea, Telleikua 're bai.
- Telleiko Tomas bai.
- Telleiko Tomas 'ta zeakua, Joakin Txipiberrikua 're bai 'ta.
- Baita 're.
- Hoik barriyokuk. Erbittikua 're bai.
- Erbittikua... Bi anai...

Egilea(k):

Pasartearen kokapena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia