Gernika-Lumo (Bizkaia)

Gernikan bizimodu berria hasi behar

Gernikan bizimodu berria hasi behar Beraien bizi ziren zonaldean ez zegoen babeslekurik. Arrapaladan zapatilak galdu zituen, baserritar batzuek eman zizkieten oinetako berriak. Bere aita babeslekuan egon zen, eta hasieran ez zuten bere berririk izan. Gerran Frantziara joan zen, eta handik bueltan, beraien terrenoan Guardia Zibil baten oilategia aurkitu zuten; ezin izan zuten ezer egin. Bera Frantzian egon arren bere gurasoak herrira bueltatu ziren. Hasieran beste batzuekin konpartitu zuten etxe bat beraien eraiki aurretik.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Beraien bizi ziren zonaldean ez zegoen babeslekurik. Arrapaladan zapatilak galdu zituen, baserritar batzuek eman zizkieten oinetako berriak. Bere aita babeslekuan egon zen, eta hasieran ez zuten bere berririk izan. Gerran Frantziara joan zen, eta handik bueltan, beraien terrenoan Guardia Zibil baten oilategia aurkitu zuten; ezin izan zuten ezer egin. Bera Frantzian egon arren bere gurasoak herrira bueltatu ziren. Hasieran beste batzuekin konpartitu zuten etxe bat beraien eraiki aurretik.

Transkripzioa

- Ta guk euki gendun etxie ta soloa “una huerta hermosa” frutalakaz, arbolakaz. “De todo: ciruelas, peras, manzanas”, dana, dana, ikoak, dana. Ta danak abandonete, danak itxi ta Frantzixera eskapeu. Ta gero etorri giñenien, egon zan guarda zibil bet geure terrenoan, euren gallinerotxue ipiñi eban. Baia nok hareri esan ezebe? Ba hantxe egon zan erretirau artien guardia zibille. Egon zan gure terrenoan. Gu bueno nire aitte ta ama ariñau etorri zien hona Gernikera. Baiña harek be txarto paseu eben. Harek be Santanderrera joan, “Osea, según entraban las tropas”, eurek eskapetan eskapetan ta Santanderrera. Ta gero Santandarretik etorri zien Gernikera. Baia Gerniken egon zien etxe baten lau famili. Lau famili ta txarto egon zien. Ta gero gure aitte ta amak ein eben etxetxu bet. Han terrenoa euki gendun zerien, etxie erre zan ladrilluekaz-ta etxetxu senzillutxu bet ein eben ta nik Frantzixetik etorri nitzenien, “por lo menos” etxie euki naben. Baia batzuk ba hiru-lau famili pisuetan ta holan.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia