Gernika-Lumo (Bizkaia)

Aita Gipuzkoatik arma-fabrikara etorria

Aita Gipuzkoatik arma-fabrikara etorria <p>Alaba bakarra zen. Ama gernikarra zuen eta aita Soraluzekoa (Gipuzkoa). Bere aita Alkartasuna arma-fabrikara etorri zen, "Alkar" izeneko pistola egiten zuten bertan. Bere aitak etxean bi pistola zituen oroigarri bezala. Gerra hasi zenean, beldurrez errekara bota zituen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Alaba bakarra zen. Ama gernikarra zuen eta aita Soraluzekoa (Gipuzkoa). Bere aita Alkartasuna arma-fabrikara etorri zen, "Alkar" izeneko pistola egiten zuten bertan. Bere aitak etxean bi pistola zituen oroigarri bezala. Gerra hasi zenean, beldurrez errekara bota zituen.

Transkripzioa

- Ni alaba bakarra izen naz. Bai. Ta ba dana niretzako.
- Ama ta aitxe nungoak euki zenduzen?
- Ama gernikarra betikoa. Ama betikoa, betikoa. Ta aitte Gipuzkoakoa, “Guipuzcuano”, giputxe. Etor zen Gernikera montetan, gure aitte izen zan “socio fundador de la empresa de pistolas Alkar”, Gerniken, lehenengo enpresie, pistolana Alkar izen zan. Ta gure aitte etorri zen Gipuzkuatik, Eibarretik edo ez dakit nundik. Hiru-edo lau etorri zien “para fundar la fábrica Alkartasuna” ta pistoliek euki eban izena Alkar. Ta gure aitte hori akordeten naz, gerrie borbardeoa baiño ariñau, ba euki eban gero hori… Hori enpresie erre ein zen ta enfin, pase zan. Ta gure aittek euki eban pistola bi errekuerdo moduen etxien. Hori akordeten naz. Kajatxu holako kuadradutxu bategaz ta papel holan graziegaz-ta euki eban pistolak. Ta ataten eban nozonoz, garbittuteko-eta. Ta bat izen zan “pistola de lujo” eta bestie normala. Ta gerrie etorri zanien, aitte pentsetan ba bakizu billurregaz-ta igual etxie ikusteko guardixek-edo billurregaz hantxe, soldaduek-eta ibiltten zien-ta. Ze ein eban? Hartu pistolak ta iñok jakin barik be presara bota, hona errekara pistola bi. Pena bat dekot! ha ez eukitxie harek pistolak, “recuerdo”. Ta bota ein eban billurregaz ta oin ezebez. Ta “recuerdo tengo yo de los padres, de eso; de la pistola y todo eso”. Hori izen zan bonbardeoa baiño ariñau; ze gure aittek ya geuzie ikusi eban txarto, Gerniken ya abioiek-eta hamen be beti errefujixuetara. Baia gu bizi giñenien, ez da egon errefujixorik ta gu gero soloatara eskapeu. Ta gero handik sartun, urten ta etxe guztixe erretan. “Adios”. Ta holan, bueno, holan ez! Batatxuegaz, lauretan izen zan bonbardeoa ta batatxuegaz hondiño, zapatillekaz-ta. Ta ni zapatillek galdu ein nabezan arrapaladiegaz. Ta gero baserri baten emon oskuen, emon ostien niri zapata batzuk. Harek gorde biher nabezan /binabezan/ nik errekuerdorako. Zapata batzuk danak oker-oker eindde. Nik ez daitz ondo banekon edo ez, baia haretxeaz ibiltten giñen. Haregaz.
- Ortozik baiño hobeto?
- Ortozik baiño hobeto. Ortozik geldittu nitxen arrapaladiegaz, abioien billurregaz. Ta han solo baten, hantxe sartunde. Ta hantxe ein gendun bonbardeo guztixe. Nire ama, ni eta beste neskatxu bet, han barrixokoa. Ta hantxe ein gendun gure bonbardeoa ta ba, haxe; gero gerrie ta gero Frantzixera ta…
- Ta zure aitte bonbardeoan?
-Nire aitte egon zan Gerniken, refujixoan, aparte. Guk ez gendun jakin hillde badeu be ta ezebez. Ta gero agertu zen, agertu zen. Ta bueno ba, danak egon giñen bizirik ta pozik. Etxie erre ein zan, baia orduen, noberan bizimodue baiño ez zan zertzen. Harek joan zien ta listo.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia