Oiartzun (Gipuzkoa)

Trabajadoreak

Trabajadoreak <p>Gerraren ondoren, irin bila joan ziren Nafarroara. Antsillesen 'trabajadoreak' eta Borrokazelaietan eskoltak edo kintoak. 'Trabajadore' batek ihes egin zuen, eta garesti ordaindu zuen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gerraren ondoren, irin bila joan ziren Nafarroara. Antsillesen 'trabajadoreak' eta Borrokazelaietan eskoltak edo kintoak. 'Trabajadore' batek ihes egin zuen, eta garesti ordaindu zuen.

Transkripzioa

- Gerra, 'ta gerra ondorena, ez? Gosia geo erra, ez?
- Bai. Gosia! (...) bai. Ez oliyoik, ez ogiyik...
- Jango baldin bazen iriña billa, zeaiño jon ber, Lesakaiño jen ber.
- Bai.
- Bai, errotak eta itxi iñ zittuzten hemen eta... Haik Lesaka 'ta horrea jon 'ta kontrabandun.
- San Antona. Gabez beti, San Antona jon 'ta handikan hartu 'ta geo San Antonen ez bazen harrapatzen, Lesaka!
- Erra martxa!
- Bai, bai.
- Naparrun ez baizittuzten zeatu... itxi.
- Ez. Hanguk ez. Hemenguk bai.
- Hemen bai. Gipuzkoan 'ta bai.
- 'Ta gaiñekun ze baserritan iondu zin? 'O zuk san 'zu len, ez? E... Soldauk baserritan sartzen zin, 'ta han eoten zin. Hemen Pelun 'ta eondu zin, ez? 'O...
- Bueno, hemen barrakoiyak iñ zittuzten.
- Bai, Arkale aldin 'ta. Babilonian 'ta
- Lenoztikan gue itxian 'e bai. Zea hortan (Borrokazelaitan,) hemen goiyan do. Antsiles 'o, (borroka zelaitan) hor goiyan.
- Baita 're.
- Borroka zelaitan hor goiyan. Eta bizitza batin eoten zian Trabajadorik eta gue itxian berriz, eskoltak, 'o kintuak eoten zian. 'Ta Antsileskunen Trabajadorik. Hiru itxetan. Zortzi hillaetin eondu zin, e! Zortzi hillaete!
- Biño gerra 'ta geo?
- Gambaran lo itten zuten eta gue itxian eondu zin lau sargento, bian salan ohiyak jarri denak 'ta han itten zuten lau sargentok lo. 'Ta beste itxian Trabajadorikin alferezak itten zun lo. 'Ta Antsileskun berriz, zea, han Trabajadorik, han ez zen zeik, ofizialik ez zen eoten han. Trabajadorik bakarrak. 'Ta batek alde in zun Fraintzira, eskapo in zun Trabajadore batek.
- Soldado batek ihesi.
- Soldao batek eskapo in zun 'ta geo nombatte pasoik ez 'o, ikaatu 'ro komei, berriz 'e honea torri.
- Korrika torri zen barkaziyua eskatuz 'ta hola 'ta.
- Hola, hurrungo urtian, 'o, hurrungo egunian Billarreko horta man, hor Aldakoko bazter hortan 'ta hor afusilatu in zuten. Tapa, hill in zuten!
- Hiltzen baizuten ordun! Zakurra biño aixuo!
- Gau batin hara jon eta geo goizeko berriz etorri zeneko enteatu 'ta hill in zuten hua zean.
- Iñorrek ez ziyoten ezer saten 'ta!
- E?
- Haik jaun 'ta jabe, iñorrek ez ziyoten ezer saten 'ta!
- Esan! 'Ta zeiñek san ber zion hairi?

Egilea(k):

Pasartearen kokapena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia