Oñati (Gipuzkoa)

Garia ehotzeko esku-errota

Garia ehotzeko esku-errota <p>Gose urte latzak etorri ziren gerraostean. Artoa eta garia ematera behartuta zeuden, eta errotak itxita zeuden. Arrasaten asmatu zuten garia ehotzeko esku-errota bat gogoratzen du Jesusek. Esku-ehotze lana oso nekagarria zela dio.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-075-026 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gose urte latzak etorri ziren gerraostean. Artoa eta garia ematera behartuta zeuden, eta errotak itxita zeuden. Arrasaten asmatu zuten garia ehotzeko esku-errota bat gogoratzen du Jesusek. Esku-ehotze lana oso nekagarria zela dio.

Transkripzioa

- Gose urtia, hemen gose urtia izan zan ba, gose urterik gogorrena izango zan “cuarenta-cuarenta y uno” izango zan hemen. Trenta y nuebian ta gerria akabo ta artian baeuen zeozer, gero gutxittu zan hemen gauzia asko, gero, gerra mundiala egon zanian, orduen gutxittu zan gogor asko hemen,orduen babia jarteko ta be... orduen...
- Orduen ze in bihar izaten zeuein, zeuen produkziñotik zati bat emun, ezta? In bihar izaten zan.
- Garixa entregau in bihar izaten geben, artua be entregau in bihar izaten zan.
- Dana?
- Ez, ez, bai, horixe bihar dogu bakarrik! Gero errotarik ez euen zabalik, eta gero hemen ha uste dot baten batek euko dauela gordeta. Hemen Mondrauen in zittuen ez dakit zela eukan izena, harri zera batzuk, ixoteko, garixa ixoteko holako eskuakin itten ziran batzuk, pote batzukin-ta, ez dakit zela eukein izena, ixotekuak.
- Esku errotia-edo izango da.
- Ez, ha zan zerakin, botaten zan eta errotatxo bat eukan eta eskuakin. Gogorra, nekia, eta egunian hiru potekada in bihar izaten gittuan, hiru potekada. Eta ibiltten giñan atsaldian hasitta txandaka, gabian ta. Leheningo pasadia izaten zan gogorra, bigarren pasadia samur emuten xakon, leheningo pasadia. Eta estutu in bihar, bestela ez zan urunik urteten, zahixa, zahixa bakarrik. Bueno, in gittun, itten gittuan! Hareitxek uste dot baten batek eukiko (di)ttuela gordeta.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia