Oñati (Gipuzkoa)

Izen anitzeko auzoan jaioa

Izen anitzeko auzoan jaioa Jesus Urzelai Aiastui, 1929ko urtarrilaren 1ean jaio zen Anduagakoa baserrian. Bere auzoa "Madalena" izenarekin ezagutu du Jesusek bere 80 urteetan, baina "Santxolopetegi" lehenengo eta "Antsolopetegi" orain dira auzoaren izen ofizialak. "Antxilipiztegi" eta "Txantxilipiztegi", berriz, inguruko baserritarrek erabili ohi dituzten izenak.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-075-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Jesus Urzelai Aiastui, 1929ko urtarrilaren 1ean jaio zen Anduagakoa baserrian. Bere auzoa "Madalena" izenarekin ezagutu du Jesusek bere 80 urteetan, baina "Santxolopetegi" lehenengo eta "Antsolopetegi" orain dira auzoaren izen ofizialak. "Antxilipiztegi" eta "Txantxilipiztegi", berriz, inguruko baserritarrek erabili ohi dituzten izenak.

Transkripzioa

- Jesus, abizenak zela dakazu?
- Urzelai, Aiastui.
- Ze urtetan, ze egunetan jaio ziñan?
- Eneruan batian, hogeta bederatzixan.
- Oseake urtiak oso-osuak beteten (di)ttozu zuk.
- Oso-osuak, larogei ointxe indda, larogei urte, e?
- Gaztiaua emuten dozu.
- Bai, gaztiaua bai.
- (...)
- Eta hemen jaio ziñan?
- Bai, bai.
- Zela da, Anduaga?
- Anduagakua.
- Zuek zelan esaten dozue?
- Guk Anduaga.
- Anduaga.
- Guk Anduagakua gero aiuntamientutik etorri zan, letrerua, horreik ifintten xuein Anduagakua.
- Martezkuari badakitzu zela ifiñi xauen?
- Ez dakit zela ipini xauen.
- Martezlopezkua-edo, Martelopezkua edo holako zerbait.
- A, bai e? Hau Anduaga, betik Anduaga.
- Anduaga, zuek hala esaten dozue.
- Eta hau, Anduagakua, aiuntamientuak ipini eben.
- Eta aiuntamientuak u-kin edo o-kin jarri eben? Anduagakoa edo Anduagakua?
- -kua uste dot. Hortxe dau letrerua ipinitta, uste dot –kua dauela ipinitta, Anduagakoa edo Anduagakua, ez dakit, hortxe dao letrerua.
- Martez..., Martelopezkoa da Martezkua, pentsa eizu.
- Hemen ipini zittuein etxe danetan, honeik letreruak zenbat urte ipiñi zitteilla ba? Horko letrerua neuk ipiñitta dau gaiñera eta... honeik ingo zittuein hamar bat urte, edo gehixau, hamabost bat urte igual, honeik letreruok ipiñi zittueila.
- Eta auzuari zelan esaten dotzazue?
- Guk lehenau Madalena. Oin Antxolopeztegi. Antxolopeztegi itxuria bizi guztikua izanda, baiña betik auzo hontan esan da betik Madalena esan da.
- Zuk umetatik ezagutu dozu hau Madalena?
- Bai. Ta hemen beste izen bat esaten daue beste batzuk Antxilipiztegi.
- Enrike Torreauzokuak, Txantxilipiztegi.
- Txantxilipiztegi, eta hau oin, letrerua ikusi dozue, Antxolopeztegi. Lehen zan Santxolopeztegi.
- A, oin esia be kendu in xaue?
- Kendu in xaue. Oin Antxolopeztegi.
- Bai, Antxo, ni be konturatu naiz Antxo ipintzen zula.
- Nik begiratu eta ez neben holakorik pentsaitten, Santxolopetegi izango zala.
- Txantxilipiztegi dok hori, baiña betiko Madalena, Madalena auzua. Oin be gurera kartan bat etorten baldin bada, Madalena auzoa izango da, oin, etorten badira karta ofizialak ez, baiña etxekoren batek eskribitten baldin badau, Madalena auzua.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia