Oñati (Gipuzkoa)

San Frantzisko Antsolopetegin bizitakoa

San Frantzisko Antsolopetegin bizitakoa Auzo izenekin gorabehera handiak izan dira azken urteotan. San Frantzisko garai batean Antsolopetegin bizi izan zen. Madalenako ermita ondoan zegoen artea San Frantziskok landatutakoa omen da batzuentzat. Beste batzuentzat santuaren atseden leku zen arte horren gerizpea.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-075-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Auzo izenekin gorabehera handiak izan dira azken urteotan. San Frantzisko garai batean Antsolopetegin bizi izan zen. Madalenako ermita ondoan zegoen artea San Frantziskok landatutakoa omen da batzuentzat. Beste batzuentzat santuaren atseden leku zen arte horren gerizpea.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Oseake orduen oin dala larogei urte honi Madalena esaten xakon.
- Bai. Betik, nik betik hala ezagutu dot. Oin etorri ziren hemen, oin dala urte gutxi hasi ziren hola aldaketan gauzak. Badakitzue, hemen lehenau be Urrusula, orduen betik Urrusula, gero Urrexola ta hasi ziran etorten. Urrexola, nundik nora? Guk betik Urrusula.
- Urrusula, bai.
- Urrusula, ba gero baten batek idatziko eben edo eskribiuko eben, esanez hau ez da Urresola, hau da Urrexola, Urresola ez. Ointxe puntuan egon nitzan Urrusulako elizan. Ez dakit sekula egon zarien.
- Ni eliza onduen azkenengo aldiz fan zan domekan, sarri-sarri, eliza barrura ez dakit sekula sartu naizen.
- A, bai? Geu be barrura ez giñan sartu, ba han dago haritz arbola bat, haritza, arbola, eta esan nostan ze batek, hori dala, eliziak beste urte dakola, eta bera elizia Oñatiko zaharrena dala. Ez, ezin leke hori esan.
- Parrokixia dakoi han.
- Bai, parrokixia, bai, bai. Eliziak beste urte ezin leke euki Urrusulako honek, haritz honek, zeatik haritzen bizimodua da, hemen e, nik bestela ez neben jakingo baiña, hau Gernikako arbolia badakitzue Oñatiko plazan zela dauen, ezta? Horren diskuziñua atara geben baten, eta fan nitzan aiuntamientura eta aiuntamientuan topau geben noiz sartu zan ta dana. Sartu zan “el año quince” edo sartu zan.
- “Quince”, fan zan gizaldixan?
- Hori da. Eta bizixa dako, gero irakurri neben, nunbaitten irakurri neben, haritz arbolien bizixa dala, ehun ta berrogeta hamar bat urte, hori luze jota.
- Bai zera.
- Hala esaten eben liburuak, nik irakurri dotenak behintzet.
- Nik uste neben bastante urte gehixao bizitten direla haritzak.
- Nik liburu baten irakurri neben hori. Eta hemen gero Madalenan, eliza aurrian, artia, zuk ez zeben ezagutuko, arta, arte, artia arbola bat izugarrixa.
- Euen hor?
- Madalenako eliza ate aurrekaldien. Ondiok be dau holako batetik ebagitta, eta han lora batzuk edo ipintten (di)ttugu, urtien behin edo ipintten (di)ttue, lehen neuk be bai baiña, ipintten (di)ttue. Esaten daue, gure hemengo aittari entzunda dakot, San Frantzisko hemen bizi izan zanian, haren azpixan egoten zala deskantsaitten, lana indda gero. Eta beste batzuk esaten daue berriz, San Frantziskok sartutako landaria zala ha.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia