Oñati (Gipuzkoa)

Santa Cruz apaiza Oñati inguruetan

Santa Cruz apaiza Oñati inguruetan <p>Jesusen amonak (Aretxabaletako Goroeta auzokoa zen), 12 urte zituela Santa Cruz apaiza ezagutu zuen. Auzoko gazte guztiak basoan ezkutatu omen ziren, bestela gerrillariek erreklutatu egingo zituztelako. O&ntilde;atiko Aurreko Mendian egon omen zen gerrillaria negu batean elurrak harrapatuta. Aita Santuaren barkamenik lortu ez, eta Ameriketara alde egin omen zuen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Jesusen amonak (Aretxabaletako Goroeta auzokoa zen), 12 urte zituela Santa Cruz apaiza ezagutu zuen. Auzoko gazte guztiak basoan ezkutatu omen ziren, bestela gerrillariek erreklutatu egingo zituztelako. Oñatiko Aurreko Mendian egon omen zen gerrillaria negu batean elurrak harrapatuta. Aita Santuaren barkamenik lortu ez, eta Ameriketara alde egin omen zuen.

Transkripzioa

- Eta hemen gure amandria, Koruetakua, Koruetakua zan gure amandria. Eta harek ezagutu eben “Cura Santa Cruz”.
- Ez da izango?
- Ezagutu eben harek.
- Elementu ona izan bihar zan ba...
- “Cura Santa Cruz” izan zan, badakitzue, gerrillerua izan zan, leheningo gerrillerua munduan esaten daue izan zala bai, eta gogorra.
- Txarra esaten dauenez.
- Txarra? Harek esaten eben hori agerketan zanien, hango gazte danak basora faten zirela, basora, basuen gordeten zirela. Horrek danak hartu eta aurrian eruaten ei zittuen.
- Danak reklutau.
- Eta kitto, eta ez, zera ez zana, blast, e? Fuera! Eta negu aldi bat, nik horreik liburuan nunbaitten nola etorri zan gurera, eta zan liburu bat deskribitten ebena, ez dakit zeintzuk ziren, baiña esaten eben erderaz esanda, “en defensa del Cura Santa Cruz, por las atrocidades que han dicho por el”. Defensoria izan da be, artian, artian esaten zittuanak! Negu aldi bat Aurreko Mendixen pasau eben hamabost egun bat edurrak harrapota. Eta gero esaten da Amerikara fan zala, barkaziñua eskatu Aitta Santuak barkaziñorik ez, eta Suizan egon zala. Uste dot ofizialena Amerikara fan zana. Ameriketan “Cura Santa Cruz” famosua.
- Eta nundik ezagutu zeban zure amandriak?
- Koruetan, hamabi urte eukela ezagutu eben berak. Gure amandria Koruetatik etorri zan hona, ezkonduta. “Cura Santa Cruz”.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia