Antzuola (Gipuzkoa)

Gari-metak eta mutxurrak

Gari-metak eta mutxurrak Mutxurrak noiz egiten ziren. Meta bat egiteko girorik edo nahikoa gari ez zegoenean egiten zen. Gari-meta, etxe inguruan egiten ahalegintzen ziren, gerora begira lana errazteko.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Mutxurrak noiz egiten ziren. Meta bat egiteko girorik edo nahikoa gari ez zegoenean egiten zen. Gari-meta, etxe inguruan egiten ahalegintzen ziren, gerora begira lana errazteko.

Transkripzioa

-Eta esaten dozunian mutxurra eitten zala, hori zeri esaten dotsazue?
-Mutxurra eittia zan ba igual segurantziaik ez dauenian eta; metia eitteko nahikua gari ez eta girua be ez. Eta lurrian, bildurrakin, lurrian ez daixela behintzet harrapau; eta lelengo mutxurrak ein. Kaskarakin-eta iñoiz mutikuak ikusten zeben, kaskarak alkarri ipiñi. Gero... Lehenengo hontara, gero hola kruzauan, ezta. Danak bueltan, burua danak leku batera; han goixan bueltan burua. Behian ipurdiak. Hortara zan, mutxurra lehenengo. Baiña gero pillan, han mutxurrian ba. Batzutan eitten zan mutxurrian eta beste batzutan ez. Zeatik eze segurantzia zeuanian eta mutxurra itten ibilli barik eta garixa girotu dala ikusi, ba segida metia. Metia itten zan eta ahal dala, gaiñera, etxe ingurura arrimau, geroko bentajia euki deixen, bere izatez egun estua izaten zan garijoteko eguna.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia